Ekitaldiak kargatzen

Helburuak:

  • Aurkezpen handien gakoak ikastea: entzuleria eta asmoa.
  • Jendaurrean aurkezterakoan oinarrizkoak diren elementuak ezagutzea eta hitzaldi bat antolatzea.
  • Edozein aurkezpen taularatzeko ezagutzak eskuratzea.

Gakoak eta ibilbide-orri argi bat eskainiko dira, salmenten aurkezpenak/finantzaketa-txandak eta beste edozein komunikazio publiko prestatu ahal izateko. Diseinatzaile ez direnentzako diseinu-jarraibideak ere emango dira, PowerPoint bidezko aurkezpenen inpaktua hobetzeko.

Tailer teorikoa eta dinamikoa da; inpaktua eragiten duen eta gure entzuleengan arrastoa uzten duen hitzaldi perfektua bilatzeko ariketa praktiko batzuk egingo dira.

Laguntzaile bakoitzak pitch bat landu ahal izango du eta ondoren, bideo bidez bidaliko dio irakasleari. Irakasleak gomendioak eta iradokizunak bidaliko dizkio, hobetzeko.

Xehetasunak

Data:
26 Apirila 2021
Ordua:
09:00 - 13:00