Datorren ekainaren 10ean, 11:00etatik 12:30etara, BIC Araban topaketa bat egingo dugu inbertsio erronden bilaketa aktiboan dauden startupei begira. Startupen eta Xabi Alvarezen (Lawesome-ko CEO) eta Aitor Urzelairen (Lawesome-ko Negozio Garapeneko zuzendaria) arteko topaketa informala da.
Landuko diren gaiak:
– Inbertsio-erronda bat egiterakoan kontuan hartu beharreko alderdiak: inbertitzaile mota, inbertitzaileekin negoziatzeko prozesua, bazkideen ituna…
– Startup batean talentua erakartzeko eta fidelizatzeko formula interesgarriak: ordainsari mistoko sistemak, stock appreciation rights, phantom shares…
– Finantzaketa alternatiborako formulak: 64 bis artikulua
– Beste gai interesgarri batzuk.
Izen ematea esteka honetan: https://forms.gle/
Edozein zalantza izanez gero, jar zaitezte harremanetan BIC Arabako taldearekin.