Ekitaldiak kargatzen

Programa:

10: 00-10: 20: Hazitek, SPRIko programaren arduradun Amaia Martinezen eskutik. Programaren helburua da industria-ikerketako edo garapen esperimentaleko proiektuak egiten laguntzea, bai lehiakorrak bai estrategikoak, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean.

10: 20-10: 40: 64BIS Amaia Legorburu adituaren eskutik (Lawesome). Programa hori interesgarria da hazteko finantzaketa behar duten eta zergetan kengarriak izan daitezkeen I+G+Bko gastuak dituzten enpresentzat.

10: 40-11: 00h: EIC Accelerator Izaskun Ruiz de Apodacaren eskutik. Europako programa honen helburua enpresak bultzatzea da, berrikuntza teknologikoak merkatura eraman eta eskalatzeko. Programa horretarako, arrisku handiko proiektuak bilatzen dira, balio berritzaileko proposamen batean oinarrituta, eduki teknologiko handiarekin eta talde konprometituarekin.

11: 00-11: 30: galderak

Eguna: 2021/11/10
Tokia: BIC Arabako 116 aretoa.

Izena emateko bidali e-maila (amaia@bicaraba.eus), izen-abizenak, enpresa eta emaila.

Xehetasunak

Data:
10 Azaroa 2021
Ordua:
10:00 - 11:30
Ekitaldi kategoria: