Ekitaldiak kargatzen

Zure webguneari/aplikazioari esker lehiakideengandik nabarmendu nahi duzu? Esperientzia hobea eskaini nahi diezu zure bezeroei? Zure interfazeak animazioekin hobetzea, hori lortzeko aukera eraginkorra da. Baina horrelakoak CSS lengoaiarekin sortzeak hainbat zailtasun ekar ditzake.

Tailer honen bidez zailtasun horiek gainditu eta zure erabiltzaileei laguntzeko animazioak sortuko dituzu. Interfaze argiagoak, interaktiboagoak eta dibertigarriagoak lortuko dituzu. Ezagutu CSS animazioak eta trantsizioak noiz eta nola erabili behar diren zure web proiektuei bizitza emateko.

CSS animazio eta trantsizioei esker erabiltzaileek esperientzia dinamikoagoak eta interaktiboagoak izatea lortuko duzu. Eman ezazu kalitatezko jauzi bat UX/UI profesional gisa.

 

Nori zuzenduta dago

UX/UI diseinuko eta front-end garapeneko profesionalak, CSS lengoaiaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzen dituztenak eta web proiektuei bizitza emateko modu berri bat ikasi nahi dutenak.

 

Helburuak

  • Erabiltzaile-interfazeei bizitza ematea jardunbide egokiak erabiliz.
  • Webguneen erabilgarritasuna hobetzea erabiltzaileari laguntzen dioten CSS animazio eta trantsizioei esker.
  • CSS animazio komunak eta ezinbestekoak garatzea proiektu profesionaletan.

 

Nabarmentzeko edukiak

  • Proiektuaren animazioak behar bezala planifikatzea, jardunbide egokiak hasieratik integratzeko.
  • Bereiztea noiz eta nola erabili behar diren CSS animazioak edo CSS trantsizioak.
  • CSS animazioak pausoz pauso sortzea zerotik hasita.
  • Animazio sekuentziak sortzea fotograma gakoen bidez.
  • CSS animazioak egokitzea gailu bakoitzaren tamainara.
  • CSS animazioa eta SVG animazioa bereiztea (azken hori ez da tailer honetan landuko).

Xehetasunak

Data:
Urria 10
Ordua:
09:00 - 14:00
Ekitaldi Category:
Webgunea:
https://enpresadigitala.spri.eus/eu/css-animazioak-eman-bizitza-zure-interfazeei/

Egoitza

BIC Araba

Antolatzaile

Araba Enpresa Digitala