Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Front-end garatzaileek ezin diote ezikusi egin Bootstrapi. Lan-eskaintzetan eskatzen dute, eta era guztietako proiektuetan erabiltzen da (WordPress, merkataritza elektronikoa, intranetak, etab.).

Tailer honetan, Bootstrapez eta haren azken bertsioaz jakin beharreko guztiarekin bi kasu erreal eraikitzen ikasiko duzu, lehenengo minututik. Gainera, mundu errealean protagonista diren testuinguruekin konbinatuko dugu hori; adibidez, WordPressekin eta CSS Gridekin. Zure egunerokoan erabiltzeko moduko erronkak.

Tailerretik harago ere lagunduko dizun dokumentazioan oinarrituko da hori guztia; erronka guztien soluzioak eta proiektu errealetan zuzenean aplika daitezkeen baliabideak dauzka.

 

Nori zuzendua

Front-end garatzaileak eta web-diseinatzaileak.

 

Helburuak

  • Tailerra amaitu bezain laster erabil daitekeen ezagutza ematen duten kasu errealak eraiki.
  • Benetako praktikaren bidez, Bootstrap 5en metodologia eta soluzioak barneratu.
  • Bootstrap 5en emaitzak pertsonalizatu, proiektu bakoitzaren beharren arabera.
  • Garapena eta ondorengo mantentze-lanak errazten eta arintzen dituzten jardunbide egokiak aplikatu.

 

Eduki nagusiak

  • Bootstrap 5ekin proiektuaren araberako lan-fluxu bat eraikitzea.
  • Bootstrap 5 WordPressekin integratzea.
  • Bootstrap 5 (Sass) pertsonalizatzea, gure diseinuaren ezaugarrien arabera.
  • Bootstrap 5ekin eta CSS Gridekin konposizioak sortzea.
  • Bootstrapen soluzioak eta berrikuntzak egokiro aplikatzea (inprimakiak, erabilera berriak, etab.).
  • Kalitateari eutsiz garapena eta mantentze-lanak arintzen dituzten jardunbide egokiak erabiltzea.

Xehetasunak

Data:
Urria 18
Ordua:
09:00 - 14:00
Ekitaldi Category:
Webgunea:
https://enpresadigitala.spri.eus/eu/bootstrap-5-benetako-erronkak-eta-jardunbide-egokiak/

Egoitza

BIC Araba

Antolatzaile

Araba Enpresa Digitala