Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Tresna batek “lekua” egin badu gure bizitzan azken hilabeteotan hori Zoom izan da, zalantzarik gabe. Antolatzaile edo partaide gisa bilera, formazio saio, streaming ekitaldi… ugaritan egon gara duela hilabete batzuk ezagutu ere egiten ez genuen tresna bat baliatuz.

Kontua da aukera eta konfigurazio mordoa dituela, horri esker oso tresna ahaltsu eta egokia da gure online presentzia proiektatzeko.

Tailer honetan ikasiko duzu nola atera ahalik eta zuku handiena: konfigurazio aukerak, erabiltzaile rolak, beta funtzionalitateak, kamara birtuala, saio pribatuak, seminarioak etab.

Xehetasunak

Data:
Ekaina 16
Ordua:
09:30 - 12:30
Webgunea:
https://ekut.eus/eu/atera-etekina-zoomi-online/

Antolatzaile

Araba Enpresa Digitala