2010, Apirila 1

ARABAN ENPRESA BERRIAK SORTZEKO ETA BULTZATZEKO LAGUNTZA PROGRAMA (AUSARTU-2010)

Xedea
Enpresa berriak sortuz, berriki sortutakoak babestuz, lehendik dauden eta enpresa egitura berriak sorrarazten dituzten enpresak dibertsifikatuz eta Arabako Lurralde Historikoan enpresa berriak ezarriz Arabako enpresa bilbadura indartzea, berrikuntzaren aldagaia enpresen bilakaeraren kakoa duen produkzio bilbadura berri bat sortzearen bila.

Onuradunak
a) Enpresa unitate berri bat egiteko proiektua duten banakako sustatzaileak.
b) Beren jarduera dibertsifikatu nahi duten Arabako enpresak, aurrekoa ez bezalako nortasun juridikoa duen enpresa unitate berri bat sortzeko proiektu konkretu bat aurkezten badute.
c) Beren egoitza Arabatik kanpoan daukaten eta gure lurraldean jarduten hasi nahi duten enpresak Araban dagoen lantoki berri baten bitartez.
d) Lehendik eraturik dauden Arabako enpresak, eskabidea aurkezteko garaian gehienez 2 urte badituzte eta oraindik beren jarduera abiarazteko urratsean badaude.
Enpresek egunean egon beharko dute Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan. Onurarik gabe geldituko dira nekazaritza eta abeltzaintzako enpresak eta sektore publikoa akziodun bezala zuzeneko partaide duten enpresak, eta zuzenbide publikoko erakundeak.
Programa honetan jasotzen diren onurak eskuratu ahal izango dituzte proiektu berritzaileak dituzten sustatzaile edo enpresa hauek:
Laguntza mota
Produktua, ekoizpen prozesua, antolaketa, marketing-a, merkatua… direla eta, berrikuntzaren bat ezartzen duten proiektuak lagunduko dira diruz.
Proiektuak abian jartzeko egin beharreko gastuak diruz lagundu ahal dira. Horien artean, ondorengo gastu hauek sartu ahal izango dira:
– Merkatu eta/edo bideragarritasun azterketak aurrera eraman eta sakontzea.
– Jarduera martxan jartzearekin loturiko komunikazio gastuak.
– Txostenak, aholkularitza eta berariazko azterketa teknikoak.
– Prototipoak diseinatzeko eta egiteko gastuak.
– Patenteak.
– Inbertsio gastuak, baldin eta enpresa unitatea eratuta badago diru laguntza ordaintzerakoan (higiezinak, lurrak eta ibilgailuak izan ezik).
– Eta, oro har, proiektu berriak martxan ipintzeko garrantzi handikotzat ematen diren gastuak.
Ondorengo gastuengatik ez da dirulaguntzarik emango:
– Enpresa eratzeko gastuak.
– Dietak eta kilometrajea, negozio proiektua aztertzeko izan ezik.
– Ibilgailu eta erakinetako errotulazio gastuak.
– Gastu arruntak, hala nola alokairuak, argindarra, telefonoa, harpidetzak, aseguruak eta bulegoko materiala.
– Zerga, lan, kontabilitate edo administrazio arloetako aholkularitza eta elkargokide egiteko gastuak.
– Webguneen erregistro eta hosting gastuak.
– Merchandising gaiak, eta publizitate materialak inprimatzeko eta banatzeko gastuak.
– Bulego eta lokalak eraberritzea eta apaintzea eta instalazio gastuak.
– Erakunde tutoreetako plantilletako teknikarien kostua, halakorik izanez gero.
– Enpresaren langile gastuak.
– Frankizia eskubideak erostea.
– BEZa eta gainerako zeharkako zergak.
Enpresa unitate berriak sortzeko proiektuak Arabako Lurralde Historikoan gauzatu beharko dira.
Dirulaguntza jaso ahal izango dute,
– 2010ean hasitako proiektuetatik, 2010eko abenduaren 17ra arte egiten diren jarduerak bakarrik.
– Lehenago hasitako proiektuetatik, onuradunak 2010eko ekitaldian edo aurreko ekitaldiko bigarren seihilekoan ordaintzen dituen jarduerak eta 2010eko abenduaren 17ra arte (egun hori barne) egiten direnak
Laguntzak, dirulaguntza bidez emango dira. Gehienez ere, diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren % 50eko dirulaguntza emango da, eta eman daitekeen dirulaguntzaren muga 20.000,00 euro da proiektuko. Kopuru horretatik gehienez ere 10.000,00 euro egin beharreko inbertsioetatik etor daitezke.
Proiektuaren barruko jarduerak ekitaldi bat baino gehiagotan egiten badira, programaren ekitaldi bat baino gehiagotara aurkez daiteke; horien baturari ezarriko zaio goian aipatutako muga.
Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (EGEF) kofinantzatuta dago laguntza lerro hau.

Aurkezteko tokia eta epea
Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean edo deialdian ezarritako gainerako lekuetan, iragarkia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik eta 2010eko maiatzaren 7 arte (hori barne).

PARTEKATU