2014, Uztaila 18

CEIAn kokatuta dagoen Pixybit enpresak eta Ekograma Soluciones ambientales y turísticas enpresak Ekoapps sortu dute

 

Ekoapps: natura eta turismoa ulertzeko era berria

Sustatzaileen hitzetan “Naturara, nekazaritza mundura edo bizimodu iraunkor batera hurbiltzeko bide ematen duten aplikazioei deitu diegu “ekoapp”. Ibilbide ahantzezina egin, leku babestu bat ezagutu, beti ezagutu nahi izan dugun herri horretara joan, ostatu xarmagarri eta ezkutu hori non dagoen jakin, leku bateko fauna eta landareei buruz gehiago ikasi… aukerak amaigabeak dira. Mugikor edo tableta bat baduzu eta inguratzen zaituen munduaz gozatu nahi baduzu, ekoapp bat behar duzu.”

Eko aplikazioak gailu mugikor bat duen edonork -egunetik egunera haziz doan xede-publikoa baita- erabiltzeko modukoak dira. Proposatzen dituzten soluzioak eta aukerak mugagabeak dira, gehien bat turismoa promozionatzeko, erabilera publikoa bultzatzeko, eta zona bateko zerbitzuak eta natura eta/edo kultura balioen interpretazioa sustatzeko.

Informazio gehiago: http://www.ekoapps.com/eu/ 

 

PARTEKATU