2015, Iraila 15

CEIAk eta UPV/EHUk ekintzailetza sustatzeko konpromisoa sinatu dute

Inizia Arabacampus programaren bidez, Arabako Campusean teknologia-oinarriko enpresen sorrerari lagunduko diote

Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko erretoreorde Javier Garaizarrek, eta Arabako Eraberrikuntza Industrialdeko, CEIAko presidente Aitor Urzelaik, gaur erakunde biren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute ekintzailetza sustatzearren.

Lankidetzarako Esparru-Hitzarmen hau sinatuta, pertsona ekintzaileak sustatzeko, aholkatzeko eta laguntzako ekintzak garatzeko baldintzak eta oinarriak finkatuko dira, baita Arabako Campusean oinarri teknologikoko enpresen sorrerako baldintzak ere, esaterako, Inizia Arabacampus Programa. Programa horren bidez, zenbait jarduera gauzatuko dira unibertsitate-komunitatean kultura ekintzailea sortu eta sustatzeko eta, horrez gain, zenbait oinarrizko azpiegitura eta ekipamendu sortuko dira teknologia-transferentziatik eta berrikuntzaren kudeaketatik datozen enpresa-proiektuetarako.

Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak 25 urte baino gehiagoko esperientzia jarriko du enpresariak trebatzeko eta aholkatzeko eta, horrez gain, negoziorako plan estrategikoak egiten eta gauzatzen lagunduko du. CEIAko teknikariek proiektuei lagunduko diete finantzaketa bilatzen eta ekimen berriak ateratzen.

Bestalde, UPV/EHUk Inizia Programako jarduerak antolatzen eta kudeatzen lagunduko du; horretarako, unibertsitate-komunitateari horretan sartzeko aukera emango dio, eta aurkezten diren enpresa-proiektuak eta gainontzeko jaruderak ebaluatzen eta tutorizatzen lagunduko du.

Inizia programa Arabako campuseko zentroekin lotura duten irakasle ikertzaileentzat, ikasleentzat eta pertsonentzat da.

Ikasturte honetan, ondoko jarduerak egitea aurreikusi da:
• Kultura ekintzailea zabaltzeko eta horren inguruan sentsibilizatzeko jardunaldiak
• Trebatzeko tailerrak
• Irakaskuntza-programetan edukiak eta esperientziak sartzea
• Enpresak Sortzeko Inizia Lehiaketa
• Lascaray hazitegiko enpresak tutorizatzea.

Inizia Programari buruzko informazio eta jarduera guztiak ondoko webean izango duzue: www.ehu.eus/inizia eta https://www.bicaraba.eus/destacados/inizia-arabacampus/[:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]

PARTEKATU