Hazkunderako laguntzak

Innobideak

ETEen berrikuntza, pertsonen parte-hartzea eta kudeaketaren hobekuntza bultzatzeko laguntza.

50.000 eurora arte

Onuradunak
Jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan

Helburua

Innobideak Programa sortu zen, premia ikusi zelako euskal enpresen, batik bat ETEen, lehiakortasuna hobetzeko. Helburu hori lortu nahian, berrikuntza, pertsonen parte-hartzea eta kudeaketaren hobekuntza bultzatuko dira, egungo egoerak dakartzan erronkei aurre egiteko eta oinarri sendo batzuk ezartzeko, euskal enpresak lehiakorrak izan daitezen globalizazioaren barruan. INNOBIDEAK programaren helburua da babesa ematea hiru ildo hauen bitartez gauzatzen diren ekintzei

INNOBIDEAK-Lehiabide (berrikuntzako proiektuak, tamaina handitzeko proiektuak, eta trakzio enpresen eta beren hornitzaileen artean lankidetzak garatzeko proiektuak)

INNOBIDEAK- Pertsonak (langileen enpresako parte hartzea bultzatzeko eta pertsonen kudeaketako eredu berrietarantz aurrera egiteko proiektuak)

INNOBIDEAK-Kudeabide (enpresen kudeaketa hobetzeko proiektuak).

Onuradunak

a) Jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan

b) Jarduera hauetako bat egitea: industria, erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena, produkzio prozesuari lotutako zerbitzuak (aurrekoekin lotura dutenak) eta informazio- eta komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoak. Faktore hori Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiriaren arabera baloratuko da eta orobat kontuan hartuko da programak emandako JEZ zerrenda, SPRIren web orrian (www.spri.eus) eskuragarri dagoena.

Zenbatekoa

Innobideak Lehiabide

Bakarkako proiektuak: Gastu hautagarrien % 50. Muga: 50.000 euro proiektuko.

Lankidetzako proiektuak: Gastu hautagarrien % 60. Mugak: – 35.000 euro enpresako. – 100.000 euro proiektuko.

Diruz lagun daitezkeen gastuak

Innobideak Lehiabide ildoan:

Berrikuntza proiektuak egitea, bakarka edo lankidetzan, arlo hauetan:

  • Produktua: merkatuan produktu edo zerbitzu berriak edo hobetuak sartzeko proiektuak.
  • Prozesua: produkzio-, logistika- eta banaketa-prozesuak edo berriak diren nahiz hobekuntza handiak dakartzaten produktu eta zerbitzuak sostengatzeko prozesuak.
  • Merkatua: estrategia edo kontzeptu komertzial berriak inplementatzeko proiektuak, egungo egoera nabarmen hobetzen dutenak.
  • Antolakuntza: enpresak inoiz erabili gabeko antolakuntza-metodo berriak inplementatzeko proiektuak.

Eskatzeko epea

Abierto (2021ko irailaren 23ra arte)

Araudia

https://www.spri.eus/laguntzak/innobideak-lehiabide/

Informazio gehiago

bicaraba@bicaraba.eus

945298282

Sustatzailea

spri logo

Zer bilatzen duzu?