Hazkunderako laguntzak
Araba InterKOOP
Internazionalizaziorako laguntza
60.000 eurora arte
Onuradunak
Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten enpresa txiki eta ertainek, ekoizpen edo zerbitzu zentroren bat Arabako Lurralde Historikoaren barruan daukatenek. Sortu zenetik eskaera egiten duen egunera gutxienez urtebete igaro behar da.

Helburua
Laguntza ematea Arabako enpresa txiki eta ertainen nazioartekotze prozesuetan lankidetza sustatzeko proiektu eta/edo ekintzak egiteko, bai eta Arabako enpresek lankidetzan jardun dezaten ere, kanpora batera irten daitezen. Horretarako, dirulaguntzak emango dira, lehiaketa bidez.
Onuradunak
Zenbatekoa
Diruz lagun daitezkeen gastuak
a) Lankidetzan jardungo duten ETEak
— Arabako ETEen arteko lankidetza prozesuak, nazioarteko bihurtzea helburu dutenak (hasierako fasea zein merkatu berrietara sartzea).
— Honako hauek egitea: nazioartekotze plan estrategikoak, merkatu azterketak, bideragarritasun tekniko-ekonomikoa, marketina eta abar.
— Aholkularitza ematea gai hauetan: legeak, zuzenbidea, zergak, finantzak eta abar.
— Produktuaren homologazio teknikoak eta egiaztapenak, tokiko merkatuetan.
b) Trakzio erakundeak
— Trakzio erakundeak aholkularitza ematea ETEei, kanpora irekitzeko eta merkatu eta jarduera berrietara gerturatzeko planetan.
— Enpresen arteko lankidetza ekintzetan laguntzea, kanpo merkatuetara sartzeko estrategiatzat hartuta.
— Trakzio erakundeak ETEei lagun egitea merkatu berrietara hurbiltzean eta dibertsifikatzean.
— Nazioarteko egitura plataformetara sartzea.
— Aliatu edo laguntzaile izan daitezkeenen edo Arabako enpresen nazioarteko bazkideen alderantzizko misioei loturiko ekintzak.
— Oro har, Arabako ETEei kanpora irekitzen lagunduko dieten ekintzak.
Eskatzeko epea
Itxita (Irekita 2021ko ekainaren 30era arte)
Araudia
https://www.araba.eus/botha/Boletines/2021/046/2021_046_01476_E.pdf
Informazio gehiago
bicaraba@bicaraba.eus
945298282