2015, Urria 21

Arrakasta handiz aurkeztu dute Madrilen María D’uol Oncology linea

 

María D’uol gasteiztar enpresa Madrilen aurkeztu dute Vitoria-Gasteizen topaketa jendetsu eta hunkigarria egin ondoren.

Arabar enpresak 5 urtez ikertu du printzipio aktibo natural handiak dituen kosmetika-linea horren inguruan; tratamendu onkologikoen ondoriozko gaixo immunodeprimituen larruazalaren prebentziorako, aringarrirako eta konponketarako dago pentsatuta.

Emultsioa, krema, spray, lozioa, olioa…, zenbait testura eskaintzen ditu larruazalean behar beste aplikatzeko, gaixoaren beharren arabera.

María D’uol Oncology, printzipio aktibo naturalen kontzentrazio handiena duen eta kalitatezko lehengaiekin egindako 6 produkturen sorta da. María Unceta-Barrenechea farmazialariak sortu du “Arabako Unibertsitate Ospitaleak eskatuta, nik neuk bederatzi hilabete lehenago lagun bati gomendatutako produktuengan interesa adierazi baitzuen; izan ere, lagun baten alabari aipatutako produktuak gomendatu nizkion kimioterapiaren ondorioz larruazalean sortutako efektuak arintzeko, bularreko minbizia baitzuen”.

Konponbide efikaza izan da kasu guztietan kimioterapiaren eta erradioterapiaren bigarren mailako ondorioak tratatzeko (gorritasuna, azkura, zauriak, akne etab.). Ondorio horiek gaixoen bizi-kalitatea okertzen dute, eta batzuek tratamendua uztea ere erabaki dezakete. Onkologoek ondo ezagutzen dituzte bigarren mailako ondorioak, eta zenbait urtez ezer egiteko aukerarik gabe ikusi dute zer nolako kalteak sortzen ziren larruazalean edo ilean, orain arte ez baitute izan ondorioak arintzeko produktu eraginkorrik.

María D’uol Madrilen aurkeztu dute Vitoria-Gasteizen topaketa jendetsu eta hunkigarria egin ondoren. María Unceta-Barrenecheak eskerrak eman zizkien produktuak probatu dituzten gaixoei —bereziki oroitu zuen farmazialariaren ama, orain dela gutxi hil baita minbizia dela-eta—, minbiziaren aurkako elkarteei, tratamendu onkologikoan lan egiten duten osasuneko langileei eta estetika zentroei, laguntza ordainezina eskaini baitiote, eta horri esker garatu ahal izan duelako María Dúol Oncology linea.

María Unceta-Barrenechea Olazarrek berak sortuta, María D’uol Oncology sortak printzipio aktibo naturalen kontzentrazio handia duten eta kalitate handiko lehengaiez egindako 6 produktu ditu.
Gaixoek eta osasun-langileek lagundu dute euren esperientziari esker María D’uol Oncology garatzen, eta Mariak proiektuan jarri duen pasioaren eta egin duen lan handiaren lekukoak dira. Gainera, proiektuak lotura estua du Mariaren bizitza pertsonalarekin. maria duol

PARTEKATU