2016, Iraila 26

Arabako bost startup hautatuak izan dira Bind 4.0 ekimenean

Arabako bost startup Bigda Solutions, Bihartech, Erle Robotics, Node4.me eta Optimus 3D hautatuak izan dira 41 herrialdetako 257 startup-en artean.

BIND 4.0 Eusko Jaurlaritzaren ekimen publiko-pribatu bat da, aukera emango diena hautatutako startup-ei proiektuak garatzeko hainbat enpresarekin, hala nola Microsoft, ABB, CAF, CIE Automotive, DanobatGroup, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes-Benz, Michelin, Repsol-Petronor eta Siemens.

Aurrehautaketa prozesuan dagoeneko 52 startup aukeratu dira eta horietatik behin betikoak aukeratuko dira urriaren 31n. 23 atzerrikoak dira, 6 Espainiakoak eta beste 23 EAEkoak.

41 herrialdetako 257 startup-ek aurkeztu dute beren hautagaitza Start UP! Basque Industry 4.0 (BIND 4.0) ekimenaren lehenengo deialdian. BIND 4.0 Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko enpresa industrial garrantzitsuenek abian jarritako ekimen bat da, Euskadira erakartzeko bost kontinenteetako ekimen berritzaileenak. Iragarritako prozesuari jarraiki, iragan osteguneko aurrehautaketa prozesuan 52 startup hautatu ziren eta horietatik behin betikoak urriaren 31n aukeratuko dira.

52 horietatik 23 atzerrikoak dira, 6 Espainiakoak eta beste 23 EAEkoak. India, Polonia, Brasil, Frantzia eta, besteak beste, Alemania sartu dira lehenengo hautaketa prozesuan. Aukeratutako startup-ek teknologia berrietan oinarritutako konponbideak garatzen dituzte esparru hauetarako: industria, Industria 4.0, nanoteknologiak, zibersegurtasuna, BigData, errealitate birtuala, Smart energy, robotika, eta abar.

BIND 4.0 Gipuzkoako Parke Zientifiko Teknologikoan aurkeztu zen jendaurrean joan den uztailaren 6an. Aurkezpen ekitaldi horretan izan ziren Iñigo Urkullu Lehendakaria, Arantxa Tapia, Ekonomi, Garapen eta Lehiakortasun sailburua eta Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendaria.

BIND 4.0 azeleragailu publiko-pribatu bat da, aukera ematen diena industria 4.0-ren arloko proposamen berritzaileak dituzten enpresa sortu berriei proiektu komun batean parte hartzeko eta bezero-hornitzaile bezala harremantzeko EAEn lan egiten duten hamar konpainia garrantzitsuenetako batzuekin.

Joan den asteko lehenengo batzarrean hamar enpresa trakziogile horiek adierazi zuten pozik daudela aurkeztu den startup kopuruagatik eta beren mailagatik. Horietatik %75 atzerriko konpainiak dira, maila handikoak eta sektore industrialera bideratutako eta teknologia berrietan oinarritutako konponbideak garatzen dituztenak.

Hemendik aurrera zabaltzen da startup-ak ebaluatzeko eta hautatzeko prozesua; lan hori enpresa kolaboratzaileek egingo dute, eurekin adostu ondoren erabiliko den metodologia eta emango diren urratsak. Urriaren 31n argitaratuko da hautatutako startup-en zerrenda, eta hautatutako horiek beren proiektuak garatuko dituzte hurrengo 24 asteetan (2017ko azaroaren 14tik maiatzaren 12ra arte) enpresa trakziogileekin elkarlanean.

Aurkeztu diren 257 startup-etatik 126 Europako herrialdeetakoak dira, 80 Asia hegoaldekoak, 33 Latinoamerikakoak, 7 Ipar Amerikakoak, 9 Asia mendebaldekoak eta hego-ekialdekoak, eta 2 Afrikakoak. Europarren artetik 42 Euskaditik iritsi dira eta 29 espainiarrak dira.

Enpresa kolaboratzaileak eta partnerrak

ABB, CAF, CIE, Automotive, DanobatGroup, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes-Benz, Michelin eta Repsol-Petronor dira Eusko Jaurlaritzaren BIND 4.0 ekimenarekin bat egin duten enpresa kolaboratzaileak. BIND 4.0 startup-en azeleragailu aitzindari bat da, sortzen ari diren enpresa horiek industria alorreko konpainia nagusien bezero bihurtuko dituena. Horrela, startup-ek aukera izango dute beren proiektuak garatzeko sozietate handi horien eskarien arabera. Hau da, enpresen eta startup-en arteko harremanak bezero-hornitzaile formatua izango du; horri esker, start-up horiek benetako fakturazioa izango dute bezero handi batekin, lehen mailako erreferentzia bihurtuko dira, eta sarbidea izango dute merkatu eta banaketa bide berrietara.

Esperientzia positiboa izango da enpresa berrientzat, baina baita ere proiektuan parte hartzen duten konpainia kolaboratzaileentzat, errazago eskuratuko dituztelako talenturik onena eta ezagutza eta teknologia berriak, industria 4.0-ren arloan konponbide berritzaileak eta lehiakorrak txertatzeko. Funtsean, posible izango dute beren negozioetarako interesgarriak diren eta munduko edozein tokitatik datozen ekimenak aztertu, identifikatu eta atzematea.

Bestalde, Microsoft eta Siemens, programako enpresa partnerrak diren aldetik, lankidetzan arituko dira, tutoretza eta ikusgarritasuna emanez BIND 4.0 barruan gauzatuko diren proiektuei.

Tutoreak

Prestakuntza prozesua osatzeko, enpresa bakoitzari enpresen sorkuntzan eta teknologia berrietan espezializaturiko tutore bat esleituko zaio.. BIND 4.0 ekimenean parte hartzen duten tutoreak dira: Ron Zahavi, Microsofteko IoT Standards Estrategiako zuzendaria; Rosa García, Siemens Espainiako presidente eta CEOa; Pascual Dedios-Pleite, Siemens Industry-ko zuzendari nagusia; Eneko Knörr, Ludei eta Ideateca-ren sortzailea; Guillermo Arregui, Emprendiza-ko CEOa eta sortzaileetako bat; Mikel Irizar, Hydromodel Host-eko CEOa; Barack Berkowitz, MIT Media Lab-eko Estrategia eta Operazioetako zuzendaria; eta Gonzalo Martínez de Azagra, Israeleko Samsung Ventures-eko zuzendari nagusia.[:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]

PARTEKATU