2022, Urtarrila 21

Arabako 7 startup-ek erantzungo diete EAEko 22 ETE industrialen erronka teknologiko berriei

Data Value ManagementInovakoEGA SolutionsLaubor TechnologiesInaliaIkustec eta Osane Consulting dira Arabako enpresa finalistak. 

Eusko Jaurlaritzaren BIND 4.0 SME Connection ekimenak 80 startup baino gehiagoren 131 hautagaitza lortu ditu honen lehen edizioan.

ETE industrialen beharrak Klusterren Antolakunde Dinamizatzaileek (KAD), Uptek-ek (AFM), ACLIMA-k, Energia Klusterrak eta ACICAE-k plazaratu dituzte.

55 finalisten artean, gehienak euskaldunak dira (36), 13 Estatutik datoz eta eta 6 jatorriz nazioartekoak dira.

Urtarrilaren 24tik 27ra bitarteko astean egingo dira pitchingak, eta jarraian ETE-ek aukera izango dute hausnartzeko eta proiektu bat garatzeko hautatutako startup

 

BIND 4.0 SME Connection-en lehen edizioan guztira 55 startup finalista hautatu dira, automozioaren, energiaren, ingurumenaren eta fabrikazio aurreratuaren sektoreetako 22 ETE industrialek planteatutako erronka teknologiko berriei erantzuteko. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzak jarri du abian, SPRI Taldearen bitartez, eta arrakasta handia izan du deialdian, 130 proiektutik gora aurkeztu dituzten 80 startup baino gehiagok eman baitute izena.

Horrela, BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformaren ekimen berri honek Klusterren Antolakunde Dinamizatzaileek (KAD), Uptek-ek (AFM)AclimakEnergiaren Klusterrak eta Acicaek plazaratutako erronka teknologikoei erantzuteko neurriko teknologia disruptiboak eskaini dituzten startup-en zerrenda argitaratu du.

​​BIND 4.0 SME Connection ekimen publiko-pribatu berria da, eta industriako klusterren antolakunde dinamizatzaileekin eta Euskadiko erreferentziako ETE-ekin lankidetzan sortu zen. Programak hiru helburu nagusi ditu: startup-ekin lankidetzan (berrikuntza irekia) Euskadiko ETE industrialen lehiakortasuna eta eraldaketa sustatzea; startup-ei merkatuan sartzen laguntzea, ETE industrialek aurkeztutako erronkei erantzungo dieten proiektuekin; eta, azkenik, startup-ak gehitzea Euskal Ekintzailetza eta Berrikuntza Ekosisteman.

Ildo horretan, Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak nabarmendu du ekimen berri horrek interes eta harrera handia izan duela, ETE-ek startup-en laguntza izan dezaten, BIND 4.0ren bidez, baina haien neurrira emandako erantzunekin.

Madariagak gaineratu duenez, “parte-hartzearen arrakastak agerian uzten du Euskadin startup ekosistema oso indartsua dugula, eta behar eta erronka oso argiak dituzten ETEak ditugula, digitalizazioak industrian planteatzen dituen erronka berriei erantzun behar dietenak, batez ere gaur egungo egoera aldakor honetan. Gainera, Klusterren Antolakunde Dinamizatzaileekin lankidetzan aritzea funtsezkoa izan da proiektua martxan jartzeko eta EAEko ETE-ei sarbidea errazteko.”

Finalisten erronkak eta soluzioak

BIND 4.0 SME Connection-en lehen edizioan izena emateko epea itxi ondoren, guztira 55 startup finalista hautatu dira: 36 Euskadikoak dira, eta, zehazki, 7 Arabakoak, 16 Gipuzkoakoak eta 13 Bizkaikoak. Horrez gain, Estatuko 13 enpresa daude, eta nazioarteko 6.

Era berean, proiektu finalista bakoitzak klusterren antolakunde dinamizatzaileek planteatutako erronka bati erantzuten dio. Hori dela eta, finalisten artean, 24 startup daude automozioko sektoreko ETE-en erronkei aurre egiteko proiektuak aurkeztu dituztenak. Helburu dute kalitate-kontrolaren prozesuak optimizatzeko gai izango diren soluzio berriak sortzea, produktuaren trazabilitatea eta ekoizpena hobetzea sentsorikaren bidez eta urruneko laguntza hobetzea errealitate areagotuaren bidez. Bestalde, 19 startup finalistak makina-erremintaren sektoreko ETE-en erronkei konponbideak eskeintzen dizkiete. Horien helburua da datuen ikusgarritasuna eta adimena hobetzea kanpoko eta barruko prozesuak optimizatzeko, eta, horrez gain, kalitate-kontrolerako teknologiak erabiltzea.

Bestetik, 15 startup-ek ingurumenaren sektoreko ETE-en erronkei aurre egiteko proiektuak aurketzu dituzte. Erronkek helburu dute hainbat beharri erantzutea, besteak beste hondakinak tratamendu-lantegietan sartzeko logistika optimizatzea, lantegi horien eraginkortasuna bermatzea eta larrialdi-egoerak prebenitu eta kudeatzea. Eta, azkenik 20 finalistak energiaren sektoreari bideratutako konponbideak proposatu dituzte, eta horien artean hautatuko dira honako proiektuak garatuko dituzten parte-hartzaileak: instalazio elektrikoen mantentzearen eraldaketa digitala, produktuaren trazabilitatea eta ikusmen artifiziala karga manipulatzeko soluzio integraletan.

Startup finalista guztiek programan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzte. Guztiek bete behar dituzte baldintza hauek: sektore industrialean aplikatutako teknologia berriak garatzea, ikusi, testatu eta probatu daitekeen eta dagoeneko merkatuan eskuragarri egongo den produktu edo zerbitzu bat edukitzea eta 8 urte baino gehiago ez izatea.

 

 

PARTEKATU