2023, Otsaila 27

Álava Emprende taldeak Tu Idea Cuenta ‘lehiaketaren XIX. edizioa abiarazi du, osasunaren arloko irtenbide berritzaileak sarituko dituen kategoria berri batekin

Interesatuek martxoaren 30era arte aurkeztu ahal izango dituzte beren proiektuak, eta epaimahai batek hautatuko ditu proposamen finalistak, apirilaren 25ean Europa Jauregian jendaurrean aurkezteko.

Lehiaketak 7.000 euro baino gehiago banatuko ditu saritan 8 kategorietako proiektu irabazleen artean.Araba Ekinean, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen eta BIC Arabaren bitartez, eta Vital Fundazioak bultzatutako ekimenak  ‘Tu Idea Cuenta’ lehiaketaren deialdia egin dute gaur. Lehiaketa honen helburua ideia ekintzaileak ezagutaraztea eta bultzatzea da, garapen-fase desberdinetan egon daitezkeelarik, eta lehentasuna emanez Araban bizi diren pertsonei edo ikasleei edo lurraldean garatzeko proiektua dutenei.

Parte hartzaileek gaur hasi eta martxoaren 30era arte bidal ditzakete hautagaitzak, www.alavaemprende.com webgunean adierazitako urratsak jarraituz. Guztira, 7.000 eurotik gorako 8 sari banatuko dira, erakunde babesle batzuen lankidetzari esker: Vital Fundazioa, Aclima (Ingurumenaren Euskal Klusterra), Gasteiz ON, Eroski, Michelin Fundazioa, i+Med eta RPK.

Aurten kategoria berri bat gehitu zaio osasunaren arloko irtenbide berritzaileak ardatz dituen sari-zerrendari, eta i+Med bioteknologiako enpresak babesten du.

Proiektuek honako sari hauek jaso ahal izango dituzte:
Fundación Vital Fundazioaren ideia onenaren saria: 1.000 euro.
Aclima saria ideia jasangarrienari: 1.000 euro.
Merkataritza eta turismoko Gasteiz ON saria: 1.000 euro.
Nekazaritzako elikagaien ekimen onenari Eroski saria: 1.000 euro.
Michelin Saria industria-ekimen onenari: 1.000 euro.
i+Med saria osasunaren arloko ekimen onenari: 1.000 euro.

Kategoria nagusiez gain, bi sari berezi eta metagarri ematen dira, eta proiektuek, aurrekoetakoren bat irabazteaz gain, sari horiek eskuratu ahal izango dituzte:
Enpresen gizarte-eraldaketarako RPK sari berezia: 1.000 euro.
Publikoaren Sari Berezia: Ideia finalisten azken aurkezpenera bertaratutako ikusleen artean aukeratua. 300 euroko balioa du.

Hautagaitzak jasotzeko martxoaren 30eko epea amaitu ondoren, epaimahaiak apirilaren hasieran aukeratuko ditu finalistak. Lurraldeko eragile ekintzaileek osatuko dute epaimahaia. Aukeratutako proiektuak hilabete berean egingo den online ekitaldi baten bidez ezagutaraziko dira, eta, gainera, aurreko edizioetan saritutako beste proiektu ekintzaile batzuen testigantza izango da.

Tu Idea Cuenta ‘lehiaketak ia bi hamarkada daramatza erreferente izaten, sortzen ari diren Arabako proiektuek ikusarazteko eta probatzeko gune bat izan dezaten eta martxan jartzeko laguntza lor dezaten. 19 edizioetan ia 800 ekimen ekintzaile aurkeztu dira.

Iazko harrera onaren ondoren, lehiaketak finalistentzako berariazko prestakuntza eskainiko du, Cristina Juesas Vitoria-Gasteizko TEDxVitoriaren sustatzaile eta aurkezpen publikoetan adituak emango duena, beren proiektuen aurkezpenak prestatzen laguntzeko helburuarekin.

Finalistek euren proposamenak erakutsi beharko dituzte datorren apirilaren 25ean Europa Jauregian egingo den ekitaldi ireki batean, eta irabazleak maiatzaren hasieran garatuko den Ekin Day ekimenaren baitan emango dira ezagutzera. Azokaren antolakuntzatik, ideia edo proiektu ekintzaile bat duten pertsona guztiak animatu nahi dira edizio honetan parte hartzera eta dagoen ahalmen sortzaile eta berritzailea erakustera.

PARTEKATU