2018, Apirila 17

Airestudio, LIS Solutions eta Optimus 3D startup arabarrak ANCES Open Innovation programako finalisten artean daude

30 startup baino gehiago heldu dira ANCES Open Innovation programaren finalera.

Ances Open Innovation programaren baitan 13 enpresa traktore biltzen dira eta startup-ei erronkak helarazten dizkiete. Dagoeneko ezagutzen ditugu datorren apirilaren 19an enpresa traktore handietako batekin harreman profesional bat lortzeko lehiatuko diren finalistak.

Startup-ek planteatutako proposamen guztiak (produktuak, zerbitzuak edo proiektuak) www.ancesopeninnovation.com webgunearen bitartez jaso dira eta hautaketa-prozesu zorrotz eta gogor bat gainditu behar izan dute.

Apirilaren 19an, enpresa traktoreek planteatutako erronkei emandako irtenbideak aurkezteko aukera izango dute startup-ek Ances Open Innovation programaren ekitaldian, Madrileko BBVA Berrikuntza Zentroan egingo dena.

Irabazleek 500 euro eskuratzeaz gain enpresa handiarekin harremanetan jarraitzeko aukera izango dute, oinarri teknologikoko enpresa berritzaileei aukera handiak eskainiz.
Hona hemen enpresa traktore bakoitzeko enpresa finalistak:

Aertec enpresaren eskutik AIRESTUDIO Geoinformation Technologies, GEOGRAPHICA (Geografía Aplicada, SL) eta Ingeniacity startup-ak; BBVA enpresaren eskutik LIS-Solutions SL, Visualeo Verifications SLU eta Wit Solutions startup-ak; BSH enpresaren eskutik Chef-E, Inspiralia Technology (BScHeduler) eta Tecnología DIM (VisualCook Custom) startup-ak; Estrella de Levante enpresaren eskutik Condorchem Envitech, S.L., Hidritec Water Systems, S.L. eta Useful Wastes, S.L startup-ak; Euskaltelen eskutik MISC INTERNATIONAL S.L., TÁCTICA TIC eta Blue Air startup-a; Iberdrolaren eskutik Dative Partners,  OBUU eta CREATIVITIC Innova SL startup-ak; Iberostar enpresaren eskutik SemanticBots S.R.L., BOTSLOVERS eta BIONLINE, S.L. startup-ak; Gonvarri enpresaren eskutik Machine To Cloud Solutions (M2C), Myruns Engineering Sports eta Visualtis startup-a; Grupo Huertas-en eskutik Sistemas eta Control del Mediterraneo s.l. eta Approces, Soltec eskutik Alteria Automation SL, BYPROX DEVELOPMENT S.L. eta Blautic Designs, SL, SPC eskutik Alteria Automation SL, CREATIVITIC Innova SL eta Optimus 3D, Vegenat eskutik BIOBEE Technologies, S.L., NEOALGAE MICRO SEAWEED PRODUCTS eta SIGMA BIOTECH eta Sacyr eskutik LIS-Solutions S.L, BIONLINE, S.L. eta Blautic Designs, SL. startup-ak.

Planteatutako erronkek ekonomia berriaren joera globalen esparruko desafioak dituzte ardatz, esaterako: digitalizazioa, 4.0 industria, ekonomia zirkularra… eta ondoko alderdiei buruzkoak dira: bezeroekiko eta kontsumitzaileekiko harreman digitala, logistikako aukera berriak, Big Data, fintech, mantentze prediktiboa, elikadura funtzionala eta energia berriztagarriak, besteak beste.

PARTEKATU