2015, Martxoa 30

2015eko lehen hiruhilekoan CEIAn beste zazpi enpresa berritzaile sartu dira

 

Arabar sehaskan 39 enpresa daude, dagoeneko, eta horietan ehun bat profesionalek baino gehiagok egiten dute lan

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 30a. 2015eko lehen hiruhilekoan Arabako Eraberrikuntza Industrialdean (CEIA) zazpi enpresa berritzaile sortu berri sartu dira. Horrek erakusten du ekintzailetza kualifikatua handiagoa dela, azken bi ekitaldietan antzeman den bezala.

Enpresa berriek, CEIAren laguntza jasotzen duten enpresar guztiek bezala, ondoko ezaugarria dute: berrikuntza, prozesuei, produktuei edo merkataritza-estrategiei dagokienez. Aurten sortutako proiektuen artean, IKT aplikazioak garatzeko batzuk, aholkularitza logistikorako bat edo on line bitartekotza ematen duen plataforma bat daude.

Enpresa horiek aintzat hartuta, Arabako Teknologia Parkeko CEIAko sehaskan 30 enpresa kokatu dira, eta guztira 109 langile dituzte. Trebakuntza handiko gaztek zuzentzen dituzte enpresa gehienak, eta azken bi urtean sortutako enpresak dira. Balio erantsia duten proiektu horien guztien artean, ondokoak daude: teknologia-oinarria dutenak, eta aeronautikaren, IKTren, energiaren, ingeniaritzen, bio-ren edo zerbitzu aurreratuen sektoretakoak.

CEIAk bideragarritasuna aztertzen laguntzen du, laguntza publikoen kudeaketaren inguruko aholkularitza eskaintzen du, enpresa-trebakuntza ematen du eta kokapenaz ere arduratzen da. 2014ean, Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak, oro har, 85 enpresa-proiekturi egin die arreta, eta 17 enpresa berriren sorrera babestu du.

Azken ekitalditan enpresa berritzaile gehiago sortu dira, eta Euskadiko zenbait programa eta laguntza eskuratzeko orduan ere antzeman da. Hortaz, arabar 31 sustatzailek hartu dute parte Ekintzaileren deialdian. SPRIren programa horrek proiektu bakoitzeko 30.000 eurora arte bideratzen ditu negozioaren bideragarritasuna aztertzeko (itzuli beharri gabe). Eta hiru enpresa sartu dira Basque Funtsean (Eusko Jaurlaritzarena); bakoitzak 100.000 euro jaso ditu.

CEIAren balio erantsiko enpresa-ekimenen sustapenak (aholkularitza eta finantzaketa eskaintzen da horretarako) eta ekintzaile kualifikatuen ekimenak baieztatu dute gero eta proiektu gehiago daudela, batez ere, 2013ko ekitalditik.

Azken ekitaldiotan, CEIAk beste ekintza batzuk ere antolatu ditu: Networking (211 pertsonak hartu zuten parte) edo Ikasekiten tailerrak (DBHko arabar ikasleen artean ekimen ekintzailea sustatzekoa, eta bostehun gazte bildu ziren). Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak Araba Enpresa Digitalaren tailerrak eta jardunaldiak ere koordinatzen ditu; azken ekitaldian 1.800 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte aipatutako tailer eta jardunaldietan.

CEIA (Arabako Eraberrikuntza Industrialdea) 1989. urtean sortu zen, eta ondokoen partaidetza du: Eusko Jaurlaritza (SPRIren bitartez), Vitoria-Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia. Hasiera-hasieratik, enpresa-ekimenak sustatzeko egin du lan, jarduera ekonomikoari laguntzearren eta enplegua sustatzearren. Enpresa- eta berrikuntza-zentroen europar sareko (EBN) kide da CEIA.

PARTEKATU