Joan den urtarrilaren 13an, asteartean, BAGARE programari hasiera eman genion; BIC Arabak Arabako enpresa emergenteak bultzatzeko martxan jarri duen programa berriari.
Lehen edizio honetan 20 proiektu baino gehiago ditugu, askotariko arloetan garatzen ari direnak: osasun-softwarea, AAan oinarritutako teknologia berriak, bideojokoak, automatizazio-soluzioak, besteak beste.
Aurrean 9 jardunaldi ditugu honako gai hauek lantzeko:
-
Lidergoa
-
Pertsonen kultura
-
UX
-
Marka
-
AA marketinean
-
Berrikuntza irekia enpresa handiekin (corporate-ekin)
-
Govtech
-
Jabetza industriala
-
CE markaketa
-
Balorazioa eta finantzaketa
-
Finantza-kudeaketa eta plangintza
-
B2B salmentak
-
Inbertsioa
-
Bazkideen ituna
-
Inbertitzaile-ekintzaile harremana
-
Talentuaren kudeaketa
-
Pitching & Storytelling
BAGARE
Programak honako hauek uztartzen ditu:
🔸 GA – Garatu Adituekin: adituen gidaritza eta prestakuntza aplikatua
🔸 RE – Red para Emprender: komunitatea, konexioak eta elkarlaneko ikaskuntza
Un itinerario formativo intensivo, diseñado para complementar el desarrollo individual de cada participante.
Prestakuntza-ibilbide intentsiboa, parte-hartzaile bakoitzaren garapen indibiduala osatzeko pentsatua.
Saio taldekoak eta tailer praktikoak, sektore ezberdinetan esperientzia handia duten profesionalek gidatuak.
Informazio gehiago: https://bagare.eus/
