Gasteizko Udaleko Enpresak sortzeko eta sendotzeko laguntza ekonomikoak

Irekita
Enpresa berriek —Ekonomi Jardueren gaineko Zergan 2020ko uztailaren 1az geroztik alta emandakoak— gauzatzen dituzten proiektu eta inbertsioetarako emango dira laguntzak deialdi honen baitan.

8.000€ arte

Onuradunak

Enpresa pribatuak: Vitoria-Gasteizen kokatzen diren eta irabazi asmoko jardueraren bat egiten duten enpresa txikiak, edozein era juridikoa dutela.

Helburua

Deialdi honen esparruan, enpresa berriek (2020ko uztailaren 1etik aurrera IAEn erregistratuta daudenek) egindako proiektu eta inbertsioek laguntza jaso ahal izango dute.

Zenbatekoa

Gastu onargarrien % 40ra arte. Urtean enpresa onuradun bakoitzeko emango den gehienezko diru-laguntza 8.000 € izango da.

Gastu onargarriak

  • Enpresa sortzeko beharrezkoak diren aktibo finkoko elementuetako inbertsioak: diru-laguntza jasoko duen jarduerarako berariazko instalazio teknikoak, makinak eta proiektuari lotutako bestelako ekipamendu-ondasunak, lanabesak, altzariak, informatika-tresnak, baita ibilgetu immateriala ere (jabetza industriala, informatika-aplikazioak).
  • Komunikazio-gastuak: irudi korporatiboaren diseinu eta garapena, webgunea eta sare sozialak.
  • Prototipoen diseinu eta fabrikazioarekin lotutako gastuak, bai eta jabetza industrialaren eta izen komertzialen babesari lotutako gastuak ere (patenteen eskaera eta marken erregistroa).
  • Kalitate-kudeaketako sistemak, ingurumen-kudeaketa, berdintasun-planak, energia-kudeaketa eta erantzukizun soziala ezartzeak eta ziurtatzeak eragindako gastuak, oro har onartutako estandar edo arauen arabera.
  • Enpresa sortu eta sendotzeko beharrezkoak diren aktibo finko berrietako inbertsioak, enpresa-jardueraren garapenarekin zuzenean lotuta.

Eskaerak aurkezteko epea

Itxita

Araudia

Informazio gehiago

bicaraba@bicaraba.eus

945298282

Sustatzailea

Learn how we helped 100 top brands gain success

bic araba
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.