2017, Azaroa 13

Explorer 2018

Abenduaren 8ra bitartean irekita egongo da Explorer Gazte Programan parte hartzeko deialdia. Programa horrek talentua eta proiektu berritzaileen sorkuntza sustatzen du, ingurune digital ireki eta kolaboratibo batean. Deialdia 18 eta 31 urte arteko gazteei zuzenduta dago.

Ideiak dituzten gazteentzako Explorer Gazte Programa CISEk (Santanderreko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroak) sustatutako ekimen bat da. Espainiako berrogeita hamar bat zentrotan garatzen da, besteak beste, BIC Araban, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroan, SPRIren laguntzarekin. Programa hori lehen Yuzz izenarekin ezagutzen zenaren bilakaera da. Ideia berritzaileetan oinarritutako hogei hautagaitza hautatuko ditu. Bost hilabetez, 2018ko urtarriletik maiatzera, ekintzaileek babesa, prestakuntza, eta aholkularitza jasoko dute BIC Arabako eta SECOTeko negozio planetan eskarmentua daukaten teknikarien eskutik. Horrez gain, parte hartzaileek lan egiteko toki bat izango dute BIC Arabaren instalazioen barruan, Arabako parke teknologikoan.

Prestakuntza-aldi horren ostean, epaimahai espezializatu batek proiekturik onena hautatuko du. Hala, ekintzaile irabazleak Silicon Valleyn egonaldi batez gozatzeko aukera izateaz gain (munduko berrikuntza-ekosistemarik handiena), diruzko sari bat eskuratu ahal izango du, ideiaren martxan jartzea finantzatzeko. Halaber, Arabako lehenengo hiru sailkatuek doako espazio bat izango dute BIC Araban sei hilabetez, euren proiektuak garatu ditzaten.

EY Fundazioaren laguntzari esker, Explorer programaren baitan Woman Explorer Award saria emango da: emakume ekintzaile batek zuzendutako proiekturik onena finantzatzeko 20.000 euro. Horrez gain, Indrak sustatutako Disruptive Technology Explorer Award berrikuntza-saria ere emango da: 3.000 euro eta Indraventureseko adituen aholkularitza negozio-proiektu berritzaileenarentzat.

Izena eman: www.explorerbyx.org (kodea: EXPLORERS17102331Q) edo  www.yuzz.org

PARTEKATU