UPV/EHUko hamar ikaslek tailer batean parte hartuko dute, CERNen

 

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko hamar ikaslek zuzenean ezagutuko dituzte CERNeko fisikari eta iketzaileek garatutako azken teknologiak; CERN munduan zientzia ikerketarako zentro handienekotzat eta onenetakotzat jotzen da. Hautatutako ikasleak Genevan izango dira (Suitza), azaroaren 11tik 23ra, eta esperientzia Finlandia, Italia eta Montenegroko 30 ikaslerekin partekatuko dute.

Ekimen hori funtsezko ikerketak pertsonen bizitzan duen eragina erakusteko proiektu pilotu batean sartzen da. Programaren izena CBI @Basque Country University Araba Campus da; IdeaSquare-n sartzen da, CERNen instalazio berezi batean, zeinak gizartearen eta komunitate zientifikoaren arteko sinergiak sustatzen baititu.

Tailerraren helburuak ikasle taldeek CERN zer den ikastea da eta zentro horretan jendearekin zuzenean elkarreraginean jarduteko zer gertatzen ari den ikastea, usteak apurtuz disruptiboki nola pentsatu jakitea eta gizarte-alderdiek eta teknologiak elkarrekin konektatzeko etorkizuneko eszenatokiak nola eraiki jakiteko.

Bi astean, ikasleek etorkizuneko prototipoei teknologia aplikatzeko proiektua egingo dute, NBEak ezartzen dituen Garapen Jasangarrirako Helburuen arabera, besteak beste: pobrezia, osasuna, hezkuntza, klima aldaketa edo saneamendua.

Proiektu hori aurrera eraman da, UPV/EHUren, BIC Arabaren (Arabako enpresa eta berrikuntza gunea) eta Ineustarren (Zientziaren Industriaren Elkartea) elkarlanari esker.

 

 

Hautatutako ikasleak

Izena Ikasketak
Idoia Ruiz de Apodaca Energia Berriztagarrien Ingeniaritza
Mikel Valderrama Larrinaga Ingeniaritza Mekanikoa
Sara Alonso Industria Elektronikako eta Automatikako Ingeniaritza
Maialen Moreno Energia Berriztagarrien Ingeniaritza
Jorge Aarón Morán Holguín Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikako Ingeniaritza
Beñat Martinez de Aguirre Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa
Xabier Uralde Ingeniaritza Mekanikoa
María del Mar Rigo Finantzak eta Finantza Zuzendaritza
Andy Dávalos Morales Negozioen Kudeaketa
Felipe Arce Farmazia

 

2018-10-31T12:37:38+00:00 31 urria 2018|

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ADOS
Aviso de cookies