Enpresa-sustrapena
Araban garapen ekonomikoari lagunduko dioten proiektuak aurkitzea eta baian jartzen laguntzea.

Consulting+Aholkularitza

  • Bideragarritasunaren azterketa.
  • Ekonomia, teknologia eta prestakuntzako baliabideak bilatzen laguntzea.
  • Aholkularitza laguntza publikoen kudeaketan.
  • Teknika-, ekoizpen- eta finantza-alorrean laguntzea.
  • Berrikuntzaren kudeaketa.

Enpresako prestakuntza

Gaur egungo zein biharko enpresaburuak prestatzea, kudeaketan laguntzea, eta haien trebakuntza eta kalitatea hobetzea.

Azpiegiturak

Kokalekuak aukeratzea:
Eremu fisikoa dugu, bai pabiloiak, bai bulegoak, enpresa-jarduera berritzaile batzuk gauzatzeko. Hori guztia diruz lagundutako errentaren truke

BIC Araba-k honako enpresa eta enpresa-proiektu hauen alde egiten du:

Proiektu berritzailea baldin badute, eta ahalik eta esanahi zabalenarekin ulertu behar dugu berritzaile kontzeptua (prozesuen, produktuen, merkataritza-estrategiaren, etab.en berrikuntza).
Sustatzaileek (banaka zein taldeka) zein enpresetako langileek orokorrean trebakuntza handia baldin badute.
Dagoeneko ditugun enpresa zein banakako sustatzaile batzuek sortu badute edo horien partaidetza baldin badute.

Balio erantsia gehitzen dute, nahiz eta honako sektore batekoa zein bestekoa izan:

Industria, produktu eta prozesu berriak sortuz.
Zerbitzuak, ingeniaritzaren, diseinuaren, ikerketaren eta garapenaren eremuan.