Pribatutasun Politika

Pribatutasun Politika 2018-06-09T16:32:09+00:00

Datu pertsonalen tratamendua

ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, AB enpresak ardura hartzen du tratatzen dituen datu pertsonalen gain eta datu pertsonalak babesteari dagokionez indarrean dagoen araudiak betetzeko, besteak beste, pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua zein datu horien zirkulazio askea babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 95/46/CE Zuzentaraua indargabetu duena.

Horrekin bat eginez, ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, AB enpresan datu pertsonalen tratamenduaren inguruan egiten ditugun honako gai hauek jakinarazten ditugu:

Nor da zure datu pertsonalak tratatzeko arduraduna?

Nortasuna: ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, AB

IFZ: A01046937

Posta-helbidea: Albert Einstein kalea, 15

01510 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Telefono-zenbakia: 945 29 82 82

Helbide elektronikoa: bicaraba@bicaraba.eus

Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak:  dpo@bicaraba.eus

Tratamenduaren inguruko printzipioak

Datu pertsonalen tratamenduan errespetatzen dira pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua zein datu horien zirkulazio askea babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak eskatutako printzipioak. Erregelamendu horrek 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen du.

  • Zilegitasun-, fideltasun- eta gardentasun-printzipioa. Biltzen ditugun datuak zilegitasunez, leialtasunez eta gardentasunez tratatzen ditugu, beharrezkoa denean interesdunak aurretik baimena eman digunik. Bestela, interesduna parte den kontratu bat egiteko edo, hark eskatuta, kontratuaurreko neurriak aplikatzeko erabiltzen ditugu; bai eta aplikazioko lege-betekizun bat edo interes zilegiak betetzeko ere.
  • Xedea finkatzeko printzipioa:. Tratatzen ditugun datu pertsonalak «Zer xederekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak» izeneko atalean adierazitako xedeetarako erabiltzen ditugu.
  • Datuak minimizatzeko printzipioa. Printzipio horri jarraikiz, erabiltzaileen datuak bakarrik biltzen ditugu baldin eta beharrezkoak badira kontratu-harremana kudeatzeko edo egiten dizkiguten kontsulta, iradokizun eta/edo informazio-eskaerei erantzuna emateko.
  • Zehaztasun-printzipioa: Biltzen ditugun datu pertsonalak zehatz-mehatz mantenduko ditugu, eta, beharrezkoa balitz, eguneratuko ditugu. Horretarako, erabiltzaileak datu pertsonalak aldatzen baditu, jakinarazi egin beharko digu, eguneratu ditzagun.
  • Gordetze-aldia finkatzeko printzipioa:. Tratatzen ditugun datu pertsonalak «Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak» izeneko atalean adierazitako denbora-tarteetan gordeko ditugu.
  • Osotasunaren eta konfidentzialtasunaren printzipioak: Printzipio hori betetzeko, datu pertsonalen tratamenduak beren segurtasuna bermatuko du, eta, galdu, suntsitu edo nahigabe kaltetuko balira, neurri tekniko egokiak nahiz antolakuntzakoak hartuko lirateke.

Zer xederekin erabiliko ditugu zure datu pertsonalak (web-orriaren erabiltzaileak edo ez-erabiltzaileak)?

Bezeroen datuak:  Gure bezeroekin dugun kontratu-harremana eta eskatzen dituzten zerbitzuak egoki mantentzeko, garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko.

Halaber, bezeroen identifikazio- eta harreman-datuak erabiliko ditugu bide elektronikoz edo ez-elektronikoz informazio teknikoa, operatiboa eta/edo komertziala bidaltzeko jarduerei, produktuei eta zerbitzuei buruz.

Hornitzaileen datuak. Gure hornitzaileekin dugun kontratu-harremana eta egiten dizkiguten zerbitzuak egoki mantentzeko, garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko.

Langileen datuak: Gure langileekin dugun kontratu-harremana mantentzeko, garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko, bai eta laneko, Gizarte Segurantzako eta laneko arriskuak saihesteko arloetan aplikatu behar den indarreko araudia betetzeko ere.

Web-orriaren bidez bildutako datuak: Gure web-orriaren erabiltzaileek eskatzen dituzten informazio eta zerbitzuei erantzuna emateko eta kudeatzeko, bai eta kontsultetarako, iradokizunetarako ere.

DBEOk kanpo utzitako datuen tratamendurako

DBEOren «Aintzat hartu da» ataleko 14. puntuak hauxe ezartzen du: «Erregelamendu honek emandako babesa aplikatu behar zaie pertsona fisikoei, alde batera utzita beren nazionalitatea edo beren jaioterria, datu pertsonalen tratamenduarekin lotuta. Erregelamendu honek ez du arautzen pertsona juridikoen, eta, bereziki, pertsona juridiko gisa osatutako enpresen datu pertsonalen tratamendua, pertsona juridikoaren izena eta forma nahiz harekin harremanetan jartzeko datuak barne».

Horrek esan nahi du araudi hau zein jasotzen dituen betekizunak eta eskubideak ez zaizkiela aplikatu beharko ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, AB enpresak egiten dituen zenbait datu-tratamenduri, hala nola bezeroekin, bezero potentzialekin eta hornitzaileekin lotutakoei.

Zein da zure datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa?

Bezeroen datuak: Bezeroaren datu pertsonalen tratamendurako oinarri legala edo juridikoa harekin kontratua egiteak osatzen du.

Hornitzaileen datuak: Hornitzaileen datu pertsonalen tratamendurako oinarri legala edo juridikoa harekin ezarritako kontratu- edo merkataritza-harremanak osatzen du.

Langileen datuak. Langileen datu pertsonalen tratamendurako oinarri legala edo juridikoa enpresak langileekin ezarritako kontratu- edo merkataritza-harremanak osatzen du.

Web-orriaren bidez bildutako datuak: Erabiltzaileek ematen dituzten datuen tratamendurako oinarri legala edo juridikoa gurekin harremanetan jartzean eman diguten baimenak osatzen du, eta horrek esan nahi du datuak tratatu behar ditugula egiten dizkiguten kontsultak, iradokizunak zein informazio-eskaerak kudeatzeko eta erantzuteko.

Nola lortu ditugu zure datu pertsonalak?

ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, AB enpresan tratatzen ditugun datu pertsonal guztiak interesdunek edo beren lege-ordezkariek ematen dizkigute.

Web-orriaren bidez biltzen ditugun datu pertsonalak harremanetako galdetegiaren edo gurekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoaren bitartez jasotzen ditugu.

Zeintzuk izango dira zure datu pertsonalen hartzaileak?

Bezeroen, hornitzaileen eta enplegatuen datu pertsonalak emango zaizkie, hala badagokio, zerga-administrazioari, legearen eta zergen betekizunak bete ditzan, bai eta ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, AB enpesaren kobrantzak (bezeroen kasuan) eta ordainketak (hornitzaileen eta langileen kasuan) kudeatzen dituen banketxeari ere.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Bezeroen eta hornitzaileen datuak:

  • 5 urtez: Zerga-betekizunei buruzko aginduak irauten duen aldian zehar, araudi fiskalak ezarri duenez.

Epe berdina egongo da agintze-epe berezirik ez duten akzio pertsonaletarako, Kode Zibilaren 1.964. artikuluak jasotzen duenez.

  • 6 urtez: Negozioarekin lotutako liburuak, korrespondentzia, dokumentazioa eta egiaztagiriak, Merkataritza-Kodearen 30. artikuluak agintzen duenez.
  • 10 urtez: Kapital-zuriketa eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko apirilaren 28ko 10/2010 Legean ezarritako betekizunak betetzeko formalizatzen diren dokumentuak, haren 25. artikuluak agintzen duenez.

Langileen datuak: Erabilitako langileen datuak gordeko dira beren kontratu-harremanak iraun bitartean, eta, hura amaitzean, aplikazioko lege-xedapenek ezarritako erantzukizunen preskripzio-aldian zehar.

Web-orriaren bidez bildutako datuak: Web-orriaren bidez gurekin harremanetan jartzean erabiltzaileek emandako datu pertsonalak bakarrik gordeko dira egiten digun kudeaketa-eskaerak iraun bitartean, eta haren izapideak amaitu direnean, ezabatu egingo dira.

Zer eskubide dituzu zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?

  • Zure datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea: Tratamenduaren zilegitasuna ezagutzeko eta egiaztatzeko, edozein unetan eskatu ahal izango diguzu ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, AB enpresa zure datu pertsonalak tratatzen ari den egiaztatzeko, eta, horrela bada, besteak beste, zer datu ari garen tratatzen jakinaraziko dizugu, bai eta zertarako erabiltzen ari garen, datuen jatorria, datuak gordetzeko aurreikusitako aldia eta, hala badagokio, hartzaileak edo hartzaile kategoriak ere.
  • Datuak zuzentzea eskatzeko eskubidea: Zuzenak ez diren zure datu pertsonalak nahiz osorik ez daudenak zuzentzeko eskatu ahal izango duzu, adierazpen osagarri baten bitartez ere bai. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dituzu zer datu zuzendu nahi dituzun eta horien zuzenketa. Hala badagokio, halaber, tratatzen ari garen datu horiek zuzenak ez direla edo osorik ez daudela egiaztatzeko dokumentazioa eman beharko duzu.
  • Datuak ezabatzea eskatzeko eskubidea («ahazteko eskubidea»): Zure datu pertsonalak ezabatzeko eta erabiltzeari uzteko eskatu ahal izango diguzu, baldin eta bildu ziren xederako jadanik beharrezkoak ez badira, beste zerbaitetarako erabili badira (kendu zure baimena), legez kanpo erabili badira edo legearen betekizun bat betetzeko ezabatu behar badira.
  • Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea: Kasu honetan, ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, AB enpresak bakarrik gordeko ditu zure datuak erreklamazioak eratzeko, egiteko edo defendatzeko, edo, interes publiko garrantzitsuko arrazoiak direla medio, beste pertsona fisiko edo juridiko baten eskubideak babeste aldera.
  • Zure datu pertsonalen eramangarritasunerako eskubidea: Zure datu pertsonalak erabilera erkideko zein irakurketa mekanikoko formatu egituratuan zuri edo zuk adierazten diguzun arduradun bati emateko eskatzeko aukera duzu.
  • Tratamenduari kontra egiteko eskubidea: ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, AB enpresak zure datu pertsonalak zuk adierazitako moduan erabiltzeari utziko dio, erreklamazioak eratzeko, egiteko edo defendatzeko premiazko arrazoi zilegiak direla medio, horiek erabiltzen jarraitu behar badugu izan ezik.

Nola baliatu zure datuak babesteko eskubideak: Zure eskubideak baliatzeko eskabide bat bidali behar diguzu idatziz, honako hartzaileari eta helbidera: ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, AB, Albert Einstein kalea, 15 PK:. 01510 Vitoria-Gasteiz (Araba). Bestela, mezu elektroniko bat idatz dezakezu dpo@bicaraba.eus helbidera, eta, nolanahi ere, zure NANaren fotokopia bidali behar duzu.

ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, AB enpresak eskaera guztiei erantzungo die datu pertsonalak babestearen arloan indarrean dagoen araudiak ezarritako epeen barruan eta baldintzei jarraituz.

Nola aurkeztu erreklamazio bat Datuak Babesteko Espainiako Agentziari: Uste baduzu zure datu pertsonalak ez ditugula era egokian tratatu edo zure datuak babesteko eskubidea ez dugula ondo bete, erreklamazio bat aurkez diezaiokezu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari; haren egoitza elektronikoaren bidez edo haren egoitzara joanez, helbide honetan dagoenera: Jorge Juan kalea, 6, PK: 28001 Madril.

Informazio gehiago datuak babesteko eskubideei eta kontrol-agintaritzan egin beharreko erreklamazioei buruz www.agdp.es webean.

Segurtasuna

DBEOren 32. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, AB enpresak neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu arriskura egokitutako segurtasun-maila bermatzeko.

Segurtasun-mailaren egokitasun-maila ebaluatzeko xedez, kontuan hartu dira datuen tratamenduak dakartzan arriskuak, bereziki, datuak suntsitzearen, galtzearen edo nahigabe aldatzearen ondorioz edo legez kanpo transmititzearen, gordetzearen edo beste zerbaiterako tratatzearen nahiz datuak baimenik gabe ematearen edo eskuratzearen ondorioz sortu direnak.

Sekretua gordetzeko eginbeharra

ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, AB enpresak neurriak hartu ditu bermatzeko haren agintaritzapean aritu edo erabiltzaileek emandako datu pertsonalak eskuratzeko aukera duen edozein pertsonak datu horiek bakarrik erabil ditzakeela enpresaren jarraibideei jarraikiz. Pertsona horiek, halaber, datu horien gaineko sekretu profesionala gorde behar dute.

Horretarako, gure langileek konfidentzialtasuna eta sekretua gordetzeko eginbeharrari buruzko agiri bat sinatu dute, enpresarekin duten lan-harremana dela medio, tratatzen duten informazioari eta datu pertsonalei dagokienez.

Adingabeek weba erabiltzea

Mesedez eskatzen diegu erabiltzaileei adingabeek weba erabiltzeari buruzko politikak irakur ditzaten. Horiek gure webguneko «lege-oharra» atalean daude argitaratuta.

Cookie-ak

Cookie-ak testu-fitxategi txikiak dira, eta webgune jakinetako orrialdeetan sartzen den ordenagailuaren disko gogorrean edo memorian gordetzen dira, berriz konektatzen denean, erabiltzailearen lehentasunak ezagutzeko. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookie-elk ezin dute haiek gordetako datuak irakurri, informazio pertsonalik eskuratu edo beste hornitzaile batzuek sortutako cookie-ak irakurri.

Ikusi webgune honetan erabilitako cookie-ei buruzko informazioa «cookie-en politikak» izeneko atalean.

Data-testua: 2018ko maiatzaren 24a

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ADOS
Aviso de cookies