2015, Maiatza 7

OPTIMUS CONSULTING-ek CDTI-k antolatutako Lankidetza Teknologiko Misioan parte hartuko du Hego Korean

OPTIMUS CONSULTING-ek hurrengo maiatzaren 20 eta 22 bitartean CDTI-k antolatutako Lankidetza Teknologiko Misioan parte hartuko du Seulen (Hego Korea), “KOREA EUREKA DAY 2015” jardunaldiaren parte gisa.

EUREKA DAYS ekitaldiak paper garratzitsua betetzen du Hego Korea eta Europaren arteko lankidetza transnazionalaren sustapenean, zehazki Ikerkuntza eta Garapen alorretan. Ekitaldia plataforma ezin hobea eskaintzen du negozio aukera berriak sortzeko, ideiak eta jakintza berritzaileak partekatzeko eta ikerketa eta garapen kolaborazio berriei hasiera emateko hurrengo sail teknologikoetan: Informatika eta bizitza erosoa, biharko gizarte seguru eta osasuntsua, eta etorkizun berdeago bat bizitza iraunkorrerako.

Halaber, KONNECT proiektuaren barruan eskuragarri dauden aukerak aurkeztuko dira jardunaldian. KONNECT proiektuak Europar Batasuna eta Hego Korea arteako berrikuntza eta politika elkarrizketak I+G+Bn sustatzea du helburu.

PARTEKATU