“Medikuntza birsortzailea eta terapia aurreratuak” Jardunaldia Arabako Teknologia Parkean

“Medikuntza Birsortzailea eta Terapia Aurreratuak” izenarekin, Basque Health Cluster, Biodonostia OII, Bioaraba OII, BIC Araba, eta Arabako Teknologia Parkea erakundeek jardunaldia antolatu dute otsailaren 1ean. Ekimena Arabako Teknologia Parkean egingo da 09:45etik 17:00etara bitartean.

Medikuntza Birsortzailea eta Terapia Aurreratuak diziplina ugari biltzen dituzten arloak dira eta, beste hainbat diziplinaren artean, hauek lantzen dituzte: terapia zelularra, ingeniaritza genetikoa eta ehunen ingeniaritza. Haien garapen terapeutikoak gaur egun tratamendurik ez duten gaixotasunak sendatzera, kaltetutako ehunak birsortzera, transplanterako organoak sortzera edo jatorri genetikoa duten patologiei irtenbidea ematera bideratzen dituzte.

Euskadik medikuntza birsortzaileko eta terapia aurreratuetako produktuak garatzen dituzten enpresak nahiz biomedikuntzaren esparru horretan adituak diren ikerketa-taldeak ditu.

Jardunaldiaren helburua da Euskadik arlo horren inguruan dituen gaitasunak bistarazteko enpresetako eta ikerketa-institutuetako eragileak biltzea. Jardunaldi hori topaketarako eta eztabaidarako tokia izango da. Horren helburua sektorean lehiakortasuna handitu ahal izateko medikuntza birsortzailearen eta terapia aurreratuen inguruko lankidetza publiko-pribatua bultzatzea izango da.

Jardunaldian izango dira Arabako hainbat enpresa; I+MedBTI eta Praxis Pharmaceutical.

Informazioa eta izen-emateak: https://www.eventbrite.es/e/entradas-medicina-regenerativa-y-terapias-avanzadas-54586267997?ref=enivtefor001&invite=MTU3NTY3ODEvbWFpdGFuZUBiaWNhcmFiYS5ldXMvMA%3D%3D%0A&utm_source=eb_email&utm_medium=email&utm_campaign=inviteformalv2&utm_term=attend

 

 

2019-01-30T11:37:29+00:00 30 urtarrila 2019|

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ADOS
Aviso de cookies