SPC, Euskaltel eta Iberdrola enpresek ANCES Open Innovation ekimenean startupentzat erronkak bota dituzten 13 enpresa handien artean daude

ANCES Open Innovation gure herrialdean aurrekaririk ez duen berrikuntza-programa bat da, ANCES, Asociación Nacional de Centros Europeos de Empresas (BIC) izeneko elkartearen eskutik iritsi dena. Elkarte horretako kide da BIC Araba.

Hamahiru trakzio-enpresa handik euren erronkak helarazi dizkiete teknologian oinarritutako berrikuntza-enpresa gazteei edo startup-ei, hartara, aurkeztutako irtenbiderik onena hautatzeko helburuarekin. Irtenbide horiek produktuak, zerbitzuak nahiz proiektuak izan daitezke.

Hautaketa-prozesu baten ostean, trakzio-enpresek irabazlea aukeratuko dute Open Innovation amaierako ekitaldian, datorren apirilaren 19an, Madrilgo BBVA berrikuntza-zentroan egingo dena. Irabazleek 500 euro irabaziko dituzte, baita trakzio-enpresarekin harremanetan jarraitzeko aukera ere.
Erronkei aurre egiteko proposamenak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 26tik martxoaren 22ra egongo da irekita. Izen-emateak webgunearen bidez egin daitezke: www.ancesopeninnovation.com

Hona hemen parte hartuko duten trakzio-enpresak:AertecBBVABSHEstrella de LevanteEuskaltelIberdrolaIberostarGonvarriGrupo HuertasSoltecSPCVegenat eta Sacyr. Guztiak ere liderrak dira euren alorrean eta sektore oso desberdinetan jarduten dira, besteak beste: industria, finantzak, garraioa, nekazaritzako elikagaiak, energia, telekomunikazioak, eraikuntza eta turismoa. Horietako hiru euskaldunak dira: Iberdrola, Euskaltel eta SPC.

Planteatutako erronkek ekonomia berriaren joera globalen esparruko desafioak dituzte ardatz, esaterako: digitalizazioa, 4.0 industria, ekonomia zirkularra… eta ondoko alderdiei buruzkoak dira: bezeroekiko eta kontsumitzaileekiko harreman digitala, logistitako aukera berriak, big data, fintech, mantentze prediktiboa, elikadura funtzionala eta energia berriztagarriak, besteak beste.

Erronkak (esteka):

AERTEC: Hegal finkodun aire-plataformak dituzten dronen erabilera berriak, karga baliagarriak garraiatzeko gaitasuna daukatenez, aldakorragoak direnak.
BBVA: Ezinbesteko erabakiak hartzea errazteko analisi ekonomikorako Big Data tresnak.
BSH: Sukaldeko tresna osagarriak sortzea ahalbidetzeko teknologia berriak, tresna adimendun berriak sortuz edo egungo tresnei adimena gehituz.
ESTRELLA DE LEVANTE: Fabrikako efluentearen gazitasuna murriztea, ingurumenean daukan inpaktua txikiagotzeko xedez.
EUSKALTEL: Konektatutako negozioetarako/etxerako plataforma propioan integratu daitezkeen sentsore edo funtzionaltasun formako zerbitzu berriak.
IBERDROLA: Ekonomia elektrifikatzeko eta sistema energetikoaren jasangarritasuna hobetzeko laguntza ematen duten proiektuak, esaterako, berriztagarrien integrazioa hobetzea.
IBEROSTAR: Euren aktibo digitalen bidez zuzeneko salmenta handitzea, Big Data tresna erabiliz, zerbitzuak baloratuz edo datu turistikoak aktibatuz, besteak beste.
GONVARRI: Biltegian amaitzen diren produktuen eta plataformen inbentarioaren kudeaketa automatizatua, trazabilitatea eta denbora errealeko egiaztapena ahalbidetzeko sistema bat garatzea.
Bezeroen eskariak eta eskaerak modu zentralizatuan erregistratu eta kudeatzea ahalbidetzen duen tresna bat, ahal bezainbeste kanal integratzen dituena: WhatsAppa, SMSak, posta elektronikoa eta telefonoa.
SACYR: Tamaina handiko makinen mantentze prediktiboa, obra bat egiten den bitartean geldialdiak ekiditeko eta induskatze-sistema adimendunak.
SOLTEC: Funtzionaltasun aurreratuak dituen haririk gabeko sentsore bat garatzea euren produktu nagusian integratu dadin, eguzki-panelak orientatzeko erabiltzen den jarraitzailea.
SPC: negozio-lerro berriak identifikatzea errobotikaren arlo teknologikoetan, 3D inprimaketan eta gauzen interneten (IOT).
VEGENAT: Patologiei lotutako malnutrizio-egoeretarako elikagai espezifikoak garatu eta diseinatzea, gainerako tratamendu edo zailtasunen aurrean gaixoek erantzun hobea izan dezaten.

2018-03-01T11:48:37+00:00 26 otsaila 2018|

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ADOS
Aviso de cookies