Eurocybcar eta SDI System arabar enpresak finalistak dira Línea Directa Fundazioaren Ekintzaileak eta Bide Segurtasuna Sariaren VI. edizioan

Eurocybcar eta SDI System arabar startup-ak finalistak izateko hautatu dituzte Línea Directa Fundazioaren Ekintzaileak eta Bide Segurtasuna Sarian. Sari horren helburua da trafiko-istripuak murriztuko dituzten eta bide-segurtasuna sustatuko duten proiektu berritzaileen sortzea bultzatzea.

Datorren apirilaren 30ean aurkeztuko dituzte euren proiektuak eta saria eskuratzeko lehiatuko dira Movemode, Sistemas Artemisa eta Trucksters enpresekin batera. Bost startup-ek elevator picht batean defendatu beharko dituzte euren proiektua, ekintzailetza, administrazioa eta enpresa ekosistemako hamar profesionalek osatutako epaimahai baten aurrean.

Irabazleak 20.000 euro garbi (“arraste” eta “baterako inbertsiorik” gabe), prestakuntza, mentoring-a eta finantzaziorako aukera jasoko du. Horrez gain, irabazleak eta epaimahaiak bigarren postuan aukeratutako startup-ak toki bat izango dute eskura Madrileko La Nave espazioan urriaren 6tik 8ra bitartean burutuko den South Summit ekitaldian, eta ekintzailetza ekosistemako eragile nagusiekin egoteko aukera izango dute.

BIC Araban kokatua den Eurocybcar startup-ean, zehazki,  autoaren zibersegurtasuna neurtzen duen lehen testa garatu dute, ibilgailuaren konektatutako sistemen aurkako zibererasoen aurrean babes-maila neurtzen duten gisako parametro batzuei esker. Horrez gainera, ekintza horiek bidaiarien segurtasun fisikoari, autoaren sistemen osotasunari eta barruan doazen pertsonen pribatutasunari nola eragingo lioketen ere aztertzen du.

SDI System arabar startup-ean, bere aldetik, trafikoan talka bat izan duten ibilgailuetako bidaiarien lesioen larritasuna aurreikusteko konponbidea garatu dute, energia zinetikoaren trukeaz baliatuta. Konponbide horri esker, trafikoko talketan erantzun-denborak murrizten dira eta asistentziaren kalitatea hobetzen da.

Arabako bi enpresek honako beste enpresa hauen proiektuekin izango dira lehian: Movemode, modu seguruan eta distrakziorik gabe gidatzea ahalbidetzen duen app-a, gidatzean mugikorra erabiltzea saihesten duena;  Sistemas Artemisa, herritarren segurtasuna hobetzeko eta trafikoaren ahalik eta ondoen erregulatzeko dagozkien funtzioei soluzioekin; eta, Trucksters, sistema berritzaile bat erabiltzen duena merkantzien errepideko garraioan, teknologian eta erreleboetan oinarrituta.

Bost finalistak PONS Seguridad Vial, IESE Business School, Línea Directa Aseguru-etxeko eta Línea Directa Fundazioko adituek osatutako batzorde tekniko batek izan dira hautatuak, besteak beste bideko segurtasunari eskaintzen dioten berritasuna, gidatzean hildakoen edo zaurituen kopurua murriztea edo bere bideragarritasun ekonomikoa bezalako irizpideei jarraituta. 64 startup aurkeztu ziren, guztira, deialdira.

2020-04-27T08:18:02+00:00 27 apirila 2020|

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ACEPTAR
Aviso de cookies