Brave Corporation arabar startup-a Zinemaldia & Technology jardueraren 1go Startup Challenge lehiaketan 5 finalisten artean dago

 

Espainiatik, Frantziatik, Irlandatik eta Suitzatik datoz aukeratutako proposamenak, eta, 10.000 euroko sariaz gain, lehen urtean Euskadiko Parke Teknologikoen sareko BIC batean doako inkubazio-eremua eta 500.000 eurora arteko finantzazio lortzeko lehiatuko dira

Irailaren 22an egingo da jardunaldia, Tabakaleran, eta barnean hartuko ditu eskola magistral bat eta enpresa-ideia berritzaileen zenbait aurkezpen ere

Teknologia berriak ikus-entzunezkoen eremuan txertatzeko enpresa-proiektu berriak proposatzen dituzten ekintzaile eta startup sortu berrientzako lehiaketa da Zinemaldia Startup Challenge, eta Europako bederatzi herrialdetako 32 proiektu jaso ditu lehenengo edizioko deialdian (Alemania, Danimarka, Espainia, Frantzia, Irlanda, Italia, Portugal, Suedia eta Suitza).

Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren Sailak sustatu du lehenengo deialdia, eta jaso diren enpresa-proiektuen proposamenek konponbide berritzaileak planteatzen dituzte ikus-entzunezkoen alorrerako, askotariko teknologiak harturik oinarri: besteak beste, big data, errealitate areagotua, errealitate birtuala, gauzen Internet, blockchainmachine learning eta 3D-an inprimatzea.

Finalistek Zinemaldiaren esparruan defendatuko dute beren proposamena, Zinemaldia & Technology jardunaldian. Bost proiektu hauek dira: Flow Cut, LargoAIScenso.TV, Volograms eta Shield. Projektu hau arabako Brave Corporationena da, adina egiaztatzeko sistema bat, eduki digitalak banatzeko plataformetan txertatua. Segundo batean baino gutxiagoan eta modu anonimoan, adimen artifizialeko sistemak erabiltzailearen aurpegiera aztertzen du gailuko kameraren bitartez, eta zehazki mugatzen du haren adina. Beraz, helduentzat kalifikatutako edukia erakuts dezake edo, aldiz, halakoen emisioa blokeatu, online edukiak ardura handiagoz banatzen direla bermatzeko.

Bost finalistek Euskadiko Parke Teknologikoen sareko BIC (Business Innovation Center) batean urtebetez inkubazio-eremua lortzeko aukera izango dute, eta 500.000 euro arteko finantzaketa eskuratu ahal izango dute proiektua garatzeko. Irabazleak, gainera, 10.000 euroko saria eramango du. Epaimahai independente batek aukeratuko du saria zer proiekturi eman.

Irailaren 22an egingo da Zinemaldia & Technology-ren bigarren edizioa, Tabakaleran. Bost proiektu finalistak aurkeztu (pitching) eta sariak banatzeaz gain, eskola magistral bat eta lau aurkezpen eta enpresa-erakustaldi hartuko dira barnean.

Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak, Tabakalerak (2deo ikus-entzunezkoen laborategiaren bitartez) eta Petronorrek antolatzen dute jarduera. Zinemaldia Startup Challenge lehiaketa, aldiz, jardueraren ekimen nagusia, Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituretako Sailaren bitartez; gainera, Vicomtech ikerketa aplikatuko zentroaren lankidetza ere jasoko du.

Era berean, European Film Forum ekimenaren bitartez, Europa Creativa MEDIAren laguntza jasoko du jardunaldiak. Erakunde horrek Europako industria zinematografiko eta ikus-entzunezkoa indartzea du helburu.

Zinemaldia & Technology apustu estrategikoaren bitartez, teknologiari eta ikus-entzunezkoen industriari buruz hausnartzeko erreferentziazko espazio bihurtu nahi du Donostia Zinemaldiak.

 

 

2019-09-05T12:12:59+00:00 5 iraila 2019|

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ADOS
Aviso de cookies