Josu Sanchez eta I+MED Araba Ekinean sarien irabazle

Araban ekintzailetza bultzatzeko hainbat hilabetez izandako ekitaldi eta jardunaldien ondoren, iritsi gara puntu gorenera: Ekin Day ekimena. Adibidez, Verónica Reyerok (Antropología 2.0), Antonio Espinosak (Auara) edo Eneko Knörrek (Laguardia.capital) izandako esperientziez ikasi eta esperientzia horiekin inspiratzeko aukera izateaz gain, Araba Ekinean 2019 sarien irabazleak ezagutzeko aukera ere eman digun ekimena.

2019. urteko Ekintzaile Handia Saria: Josu Sánchez

Eraikitzeko, erronkak gainditzeko, partekatzeko, lankidetzan aritzeko, taldean lan egiteko, familiaren alde egiteko eta batez ere, ekintzailetzan aritzeko erakutsitako irrikarengatik eman dio Araba Ekinean ekimenak 2019. urteko Ekintzaile Handiaren Saria Josu Sanchezi. SLK Sarkis Lagunketa SA Taldeko presidenteorde eta Elkargi-ko presidentea dugu.

Gasteiz hirian zenbait obra enblematiko egikaritu izana erakusten du bere curriculumean, hala nola Principal Antzokiaren birgaitzea, Fernando Buesa Arena Pabiloiaren handitzea, Gasteizko Udalaren bulego berriak edo Arkeologia Museoa.

Araban Ekiten 2019 Saria: I+Med

2014an sortua, biomedikuntzaren aldaketan erreferentziazko konpainia bat izateko helburuarekin sortu zen I+Med kooperatiba. Lehen egunetik, Manu Muñoz, Raul Perez, Iñaki Lopez, Sergio Cadernio eta haien lantalde osoak dena eman dute beren pazienteen osasuna hobetzeko.

Osasunaren alorrean bioteknologiekin egin duten aplikazioak, abangoardiako nanohidrogelak sortuta, 2019ko Araban Ekiten Saria irabaztera eraman ditu merezimendu osoz.

Gainera, “Zure ideiak balio du” XV. lehiaketako irabazleak ezagutzeko aukera ere izan dugu jardunaldi osoan.

2019-04-04T18:15:30+00:00 4 apirila 2019|

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ADOS
Aviso de cookies