Sustatzailea:

spri

Helburua:

Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT) txertatzen laguntzea industri arloko enpresetan edo horiekin lotutako zerbitzu teknikoetako enpresetan (produktu-prozesuarekin lotuak), eta lehiakortasuna hobetzeko xedez produktu industrialak diseinatzen eta muntatzen dituztenetan.

Zenbatekoa:

Diruz lagundu daitekeen kontzeptu bakoitzagatiko gehienezko diru-laguntza hauxe izango da, diru-laguntza globalaren 18.000 eurokoa. Mikro-enpresak eta enpresa txikientzat aurrekontuaren % 50 eta enpresa ertainentzat % 30.

Diruz lagun daitezkeen gastuak:

Diruz laguntzeko moduko jarduerak izango dira EIKTen diagnostiko proiektuak edota EIKTak ezartzeko proiektuak:

  1. Sentsorika, SCADA zerbitizazioa, prozesu industrialen automatizazioa, BIGDATA, Adimen Artifiziala, Machine Learning eta Blockchain.
  2. Errealitate birtuala, areagotua eta mistoa.
  3. Ikusmen artifiziala.
  4. Smart Factory. Prozesu industrialen simulazioa, elkarrekin uztartuko direlarik gaitasun fisikoak eta birtualak.
  5.  Robotika kolaboratibo eta malgua.
  6. Fabrikazio gehigarria: ingeniaritza- eta aholkularitza-zerbitzuak, laguntza emateko hasierako ideiatik eta diseinutik produkzioraino.
  7. Gamifikazioa. Aholkularitzako proiektuak, zeintzuen helburua baita jokoetatik ateratako teknikak aplikatzea erabiltzaileak leialtzeko, motibatzeko eta konprometitzeko. 8.– Merkataritza elektronikoa: Erosketa elektronikoak, Salmenta elektronikoak, B2B proiektuak (Business to Business) edo B2C (Business-to-Consumer)
  8. Enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak, adibidez: ERPak, Business Intelligence, SMC, Mantenimendu prebentiboa, Hornikuntza-katearen kudeaketa logistikoa.
  9. Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM, DMF motako aplikazioak ezartzea).

Eskatzeko epea:

IREKITA 2020-09-25eko eguerdiko 15:00etara arte

Araudia:

https://app3.spri.net/ayudaspri/paginas/ficha.aspx?idprograma=598

Informazio gehiago:

bicaraba@bicaraba.eus

945298282