2015, Otsaila 11

Comalatech enpresa kanadarrak Keinoby eskuratu du

 

Comala Technology Solutions Inc (www.comalatech.com) enpresak CEIAn dagoen Keinoby Software Lab S.L. (Keinoby) eskuratu du, baina ez dute jakinarazi eragiketa zenbatekoa izan den. Comalatech Atlassianerako add-on gehien saltzen dituenetako bat da, eta aipatutako akordioari esker, produktu sorta zabaldu eta osatuko du Atlassian JIRA eta Atlassian Confluence erabiltzen dituztenei edukiak hobeto antolatzen eta ikusten laguntzearren, baita antolakundearen barruan edukiak partekatzeko modua hobetzearren ere.

Comalatech, Keinobyren produktuak eskuratzeaz gain, kideak —Gorka Puente, sortzailea eta produktuen kudeatzailea, eta Juan Arias, software arkitektoa— ere gain hartu ditu.

Gorkak eta Juanek ikuspegi zabala dute Confluence tresnak eraikitzeari dagokionez, eta Comalatechen album-orrialdea Keinobyren produktuekin eta ideia eta produktu berriak garatzen zabalduko dute.

Gorka Puente, Keinobyren sortzailea:

“Juan eta biok berritzea atsegin dugu, eta ilusio handia dugu talde handi horrekin bat egitea eskaintzen dizkigun aukerak direla-eta, gure ideia oinarrizkoenak gauzatzen lagunduko baitigu. Oso pozik gaude berritzailea dela erakutsi duen eta Espainian agertzen den enpresa horrekin bat egingo dugulako.”

Comalatechi buruz
2014an, Comalatech Europako eragiketen oinarri bihurtu zuen Espainia; horrela bada, Australian eta Kanadan dituenak zabaldu zituen. Comalatech lider ezaguna da Atlassian ekosistemaren berrian; Confluence eta JIRArako produktuak ditu, eta bezeroei dagokienez, startup txikiak zein eskala handiz banatutako korporazio handiak dira. Informazio gehiago nahi baduzu, ondoko orrian sartu: www.comalatech.com

Keinobyri buruz
Startup gazte bat da; zenbait urtez egindako ikerketa akademikokoaren babesa du, CEIAn dago eta beraren babesa du hasiera-hasieratik. Wiki-etarako buru-mapak erabiltzearen kontzeptua ondoko post-ean azaltzen da oro har. Keinoby sortu baino lehen, Gorka Puentek (UPV/EHUn doktorea) Web Informazio Sistemei buruzko tesia egin zuen: “Improving Creation, Maintenance and Contribution in Wikis With Domain Specific Languages”. Gainera, Keinobyren hasierako proiektuaren bidez Yuzz Araba lehiaketaren bigarren edizioa irabazi zuen (https://www.bicaraba.eus/destacados/yuzz/).

PARTEKATU