2015, Uztaila 17

Biogenetics produktu teknologiko berrien merkaturatzea bukatzen ari da

Biogenetics enpresa arabarra, Genomid nekazaritzako elikagaien identifikazio genomikoaren teknologian oinarritutako produktu berrien merkaturatzea bukatzen ari da.

Bere jarduera lehen sektorerako eta Ingurumenerako genomika, proteomika eta metabolomika esparruetan oinarritzen duen enpresa, Genomid-en diseinuarengatik nabarmendu zen, elikagaien identifikazio genetikoa ahalbidetzen duen sistema eta produktuen jatorria konfirmatzeko, bere kalitatea frogatzeko eta elikagaien inguruko iruzurraren aurka borrokatzeko erabilgarria dena.

Momentu honetan, 2014an eratutako start up hau, garapen berri baten lan egiten ari da: Genomid teknologiaren bitartez DNAren analisia ahalbidetzen duen tamaina txikiko gailu eramangarria.

Gainera, konpainia bigarren produktu bat amaitzen ari da, nekazaritzako elikagaien produktuentzako kodifikatutako DNA duen osasunarentzako onuragarriak diren bakteria probiotikoak txertatzea ahalbidetuko duen garapen bat, Bakteria hauek etiketa “biziak” bezala erabiliko dira, izan ere txertatutako elikagaia genetikoki identifikatzeko aukera emango baitu.

Biogenetics-ek bere jarduera europar merkatura bideratzen du, baina momentu honetan, bere nazioarteko hedakuntza plana diseinatzen ari da kanpoan zabaltzeko asmoz.

Iturria: Estrategia Empresarial

PARTEKATU