UNICEFek Brave Corporation hautatu du haurtzarorik zaurgarriena babesteko bost startup berritzaileenetakoen artean

• UNICEF Lab-ek programan sartuko diren bost startupen azken hautaketa egin du Madrilen. Hautatuetako bi mexikarrak dira, eta hiru espainiarrak.

• UNICEF Lab gaztelaniaz hitz egiten duten herrialdeetako haurrentzako proiektu sozialetan zentratuta dagoen azeleragailu bat da eta lehen edizio honetan parte-hartze handia lortu du: hamasei herrialdetako 193 startup aurkeztu dira.

• Bost startup-ek 50.000 euro eskuratuko dituzte gehienez eskudirutan, baita goi-mailako prestakuntza eta mentoring-a ere; horrez gain, ISDI Accelerator sareko inbertitzaile pribatuekin harremanetan jarriko dira eta UNICEFen Espainiar Batzordearekin kontzeptu-probak edo proba pilotuak egiteko aukera izango dute.

• Azelerazio-programa amaitzen denean, startup horiek euren proiektua aurkeztuko dute amaiera-ekitaldi batean. Ekitaldi horretan, UNICEFen Espainiar Batzordeko eta ISDIko adituek eta korporazio handietako exekutiboek eta inbertitzaile pribatuek parte hartuko dute.

• ISDI negozio-eskolak sortua, ISDI Accelerator azeleragailuaren eta UNICEFen Espainiar Batzordearen bidez, startup-ak bizkortzeko programa sozial bat da UNICEF Lab, zeinaren helburua haurtzarorik zaurgarrienaren erronkei aurre egiteko irtenbide berritzaileak aurkitzea den.

UNICEF Lab gaztelaniaz hitz egiten duten herrialdeetako haurrentzako proiektu sozialetan zentratuta dagoen azeleragailu bat da eta lehen edizio honetan parte-hartze handia lortu du: hamasei herrialdetako 193 startup aurkeztu dira.

Lehenengo txandan, 193 proiektu horietatik, aditu independenteen talde batek 70 onenak ebaluatu eta 25 hautatu ditu.

25 startup horiek euren proiektuak aurkeztu zituzten adituen epaimahai baten aurrean, zeinak, ondoren, bost ideia berritzaileenak hautatu zituen. Startup-ek UNICEF Lab azelerazio-programa hasiko dute otsailean.

Nabarmentzekoa da aurkeztu diren startup-en heldutasun-maila: % 55 inguruk jada bezeroak ditu eta % 28,5 irabaziak sortzen ari da.

Jatorriari dagokionez, UNICEF Lab-en deialdi irekira aurkeztu diren startup-en % 30,41 espainiarrak dira eta % 25,77 kolonbiarrak. Horiek dira ordezkari gehien izan dituzten bi herrialdeak.

Lan-ildoei dagokienez, proiektu gehienak hiru lerro estrategiko hauetara aurkeztu dira: “Berrikuntza disruptiboa” (aurkeztutako proiektuen % 34 inguru), “Funtsezko prozesuen optimizazioa” (% 20 baino zertxobait gehiago) eta “Finantzaketa-modu berriak” (% 19).

Hona hemen hautatutako bost startup-ak:

• BRAVE Corporation (Espainia): https://www.brave-corporation.com. Brave Corporation adimen artifizialeko enpresa espainiar bat da, 2019an sortua. Gizakiak aro digitalak dakartzan arrisku berrietatik babesteko irtenbide berritzaileak garatzen ditu. Gizartean eragin handia duten B2B eta B2C irtenbide berritzaileak garatzen dituzte.

• moyoAI (Mexiko): https://www.moyoai.com. Kreditu-kalifikazio bat aurkeztu dute; horren bidez, finantza-erakundeei laguntza ematen diete sistematik baztertuta dauden eta banku-zerbitzurik erabiltzen ez duten pertsonei dirua mailegatzeko aukera baloratu dezaten.

• PPa-People’s Protection App (Espainia): https://ppaproject.org. Irtenbide biometriko fidagarri bat da, adingabeentzako ere balio duena, eramangarria eta eskuragarria da eta nortasun-agiririk ez duten kolektibo zaurgarriak erregistratzea ahalbidetzen du. Erakundeen artean datuak kudeatzeko aukera ematen du, eta eraginkorra eta segurua da programa humanitarioetan erabiltzeko.

• WAS Company (Mexiko): www.wascompany.com. Polimero birziklatuen konposatuetan oinarritutako eraikuntza-material jasangarriak garatzea.

• Watafan (Espainia): www.watafan.com. Token digital solidarioak, zeinen bidez GKEentzako diru-sarrerak sortzen diren behin eta berriro.

Startup-entzako babesa

UNICEF Lab-en hautatuak izan diren bost startup-ek 50.000 euro eskuratuko dituzte gehienez eskudirutan, baita goi-mailako prestakuntza eta mentoring-a ere; horrez gain, ISDI Accelerator sareko inbertitzaile pribatuekin harremanetan jarriko dira eta UNICEFen Espainiar Batzordearekin kontzeptu-probak edo proba pilotuak egiteko aukera izango dute.

ISDI Accelerator azeleratzaileak diseinatutako eta kudeatutako azelerazio-programa 2020ko otsailean hasiko da eta hiru hilabete iraungo du. Besteak beste, honako onura hauek jasoko dituzte:

• Finantzaketa: zuzenekoa eta eskudirutan. Gehienez ere 50.000 euro emango dira, honelaxe banatuta:
¿ 5.000 euro hautatua izan den startup bakoitzarentzat;
¿ 10.000 euroko sari bat, 5.000 euroko bi sari eta 2.500 euroko beste bi, azeleratutako bost startup-en artean banatuko direnak, programan agertzen duten jardueraren arabera.
¿ Inbertitzaile pribatuekin finantzaketa osagarria bilatzeko aholkularitza.
¿ “bootcamp” motako prestakuntza: negozio-eremu desberdinetan ezagutzak handitzeko laguntza startup-entzat, formatu praktiko batean eta liderrak diren erakundeetako hizlariekin (ISDI eta UNICEFen Espainiar Batzordea besteak beste).
¿ Negozio-mentoreak: banakako saioak startup bakoitzari esleitutako goi-mailako mentoreekin. Saioek hiru hilabete iraungo dute eta metodologia pertsonalizatu bati jarraituko diote, proiektuak garatzen laguntzeko benetako premiak landuz.
¿ Mentore espezialistak: ISDI Accelerator azeleragailuko mentore guztiekin aritzeko aukera.
¿ “Perks” programa: doako edo deskontu handiko zerbitzuak eskuratzeko aukera, esaterako: teknologia, marketina, legala eta talentua. Zerbitzuok enpresa ezagunek eskainiko dituzte, esaterako: Amazon, Braintree, Marketo eta Sendgrid. Hori guztia ISDI Accelerator-ek bere ekosistemako startup guztien onerako lortu dituen akordioei esker.
¿ Demo Day: azelerazio-programa amaitzen denean, startup bakoitzak bere proiektua aurkeztuko du amaiera-ekitaldi batean. Ekitaldi horretan, UNICEFen Espainiar Batzordeko eta ISDIko adituek eta korporazio handietako exekutiboek eta inbertitzaile pribatuek parte hartuko dute.

2020-02-05T16:54:32+00:00 2 otsaila 2020|

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ACEPTAR
Aviso de cookies