BIC Arabako startup-ak Covid-19ari aurre egiten

BIC Arabako enpresetan ere ahaleginean ari dira COVID-19aren aurka. Osasun-larrialdiaren eta funtsezkoa ez den jarduera ororen etenaldiko agertokiaren aurrean, Arabako Parke Teknologikoko BIC eraikinean kokatutako startup batzuk beharrezkoak diren materialen produkzioan jarri dute fokua edo aldatu dute funtzionamendua, hornidura faltari erantzuna emateko.

 

I+Med

i+Med Ingeniería Biomédica Aplicada teknologian oinarritutako enpresa bat da eta substantzia aktiboen askatze kontrolaturako nanohidrogelak ikertzen, garatzen eta fabrikatzen espezializatuta dago. Produkzioa farmazia-industriara zuzentzen duen arren, norberaren kontsumorako higieneko hidrogela hasi zen ekoizten Txinan COVID-19a zabaltzen hasi zenean. Egiteko horretarako behar diren bitarteko tekniko eta profesionalekin (BIC-en dituen laborategiak eta know-howa, nagusiki) eta Urteaga arabar enpresa kimikoaren lankidetza desinteresatuarekin egunero 20 litro hidrogel sortzeko gai da, eta Osakidetzari ematen dizkio.

 

Mizar

Mizar industria eta osasun sektoreko serieko elementuen produkziora zuzentzen da fabrikazio gehigarriaren bitartez. Egun hauetan buru-belarri ari dira lanean 3D-ko osasun maskarak (astean 1.000), biserak (astean 4.000) nahiz arnasgailuentzako balbulak ekoizten.

Horrez gainera, enpresak garapen fasean du 3D teknologiarekin egindako arnasgailu bat. Saiakuntza-fasea gainditu eta Sendagaien Espainiako Agentziaren egiaztagiria lortzeko zain dago, eta lehenbailehen amaituta izatea espero dute.

 

Orvium

Orvium hezkuntzaren softwarera bideratutako startup bat da, bereziki argitalpen akademikoetara zuzendua. Argitalpen zientifikoen plataforma horrek laguntza ematen die ikertzaile eta erakundeei euren lanak partekatzeko, sarbide irekiko aldizkariak sortzeko eta binakako azterketak bizkortzeko.

COVID-19aren ondorioz bizi ditugun ezohiko inguruabarrek ez dute eten bere jarduna; komunitate zientifiko osoaren eskura jarri dute Orvium plataforma COVID-19ari konponbide bat aurkitze aldera berripaper zientifikoak berrikusi eta argitaratzeko. Plataforma erabiltzeak ez du kosturik, eta balidazio zientifikoaren abiadura areagotzen eta ondoriozko zabalpena handitzen laguntzen du zuzenean: https://dapp.orvium.io/

 

Inovako

Inovako 4.0 industriaren sistema-integratzaile bat eta ikusmen artifizialeko industria-kalitateko kontrolerako soluzioak eskaintzen ditu. Inovakoren konponbideak bi teknologia motatan inplementatzen dira: AAn oinarritutako ikusmen artifizialeko soluzioak eta erregeletan oinarritutako ikusmen artifizial konbentzionaleko soluzioak.

Irudi publikoen biltegiak oinarri hartuta eta deep learning motako eredu baten bidez COVID-19a azaltzen dutenen eta ez dutenen arteko erradiografiak bereiztea lortzen du.

Proiektua hasierako fasean dago, baina agudo gauzatu daiteke. Erradiografiez hornituko dizkien partner-ak behar ditu horretarako, teknologia testatzen jarraitzeko datu-basea zabalduz, horrela. Halatan, aste gutxi behar lirateke errealitatera egokitutako egitasmo industrial batean bilakatzeko.

 

E-Process Med

E-Process-Med enpresak soluzioak eskaintzen ditu prozesu medikoen digitalizazio eremuan, bi ekintza-lerro ditu horrek ere abian, eta datozen asteetan gauzatzea espero dituzte.

Batetik, bere SMART-CONSENT teknologiaren egokitzapena baimen informatua (BI) ospitale-eremutik kanpo kudeatzeko telefono mugikorraren, tabletaren edo ordenagailuaren bidez. Horren bidez, pazientearen datuak erabili beharraz informatzen du, COVID-19aren infekzioaren ondorengo egoera klinikoak saiakuntzazko tratamendu medikua eskatzen duenean.

Bestetik, garapen fasean dute osasun digitaleko tresna bat, osasun profesionalekin batera diagnostiko eta tratamendu telematikoa errazteko COVID-19 kasuetan.

 

Optimus 3D

Optimus 3D enpresa ere Parke Teknologikoan dago eta fabrikazio gehigarrian espezializaturik da. Aplikazio anitzeko prototipoak zein azken produktu berritzaileak garatzen ditu automozioa, aeronautika edo medikuntza bezalako sektoreetarako. Euskadiko maker komunitatearen eta sektoreko enpresen moduan, lanean jarri dira eta 5.000 pantaila babesgarri baino gehiago fabrikatu dituzte osasun material eskari handieneko guneetara iritsi ahal izateko; Osakidetzako hainbat osasun-zentrori eta zenbait zaharren egoitzari ematen dizkiete.

Gainera, Madrileko Airbus enpresakoekin lankidetzan eta 3D teknologia erabiliz, Decathlon-en maskaren hodiak moldatzen ari dira arnasgailu gisa erabili ahal izateko. Eta, laster, arnasgailu berri bat hasiko dira seriean ekoizten HP eta Bartzelonako Leitat Zentro Teknologikoarekin lankidetzan, datorren hilean prest izatea espero dutelarik.

 

Laburbilduz, adibide horiek guztiek tunel amaierako argi bat dira osasun-krisiaren eta hur-hurreko krisi ekonomikoaren egungo agertokian, eta erakusten dute tokiko produkzioa izan daitekeela soluzioa enpresa eremuko hornikuntzarik ezaren eta geldialdi teknikoaren binomioaren aurrean.

2020-04-02T05:25:50+00:00 2 apirila 2020|

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ACEPTAR
Aviso de cookies