BIC Arabak parte hartu du aurten ere bioteknologia arloko munduko azoka garrantzitsuenean

10 erakundez osatutako euskal ordezkaritzak parte hartu du aurten ere ekainaren 4tik 7ra Bostonen (AEBak) egingo den BIO Convention 2018 ekitaldian, hau da, bioteknologia arloko munduko konbentzio garrantzitsuenean.

BIO International Convention 2018 azokak 1.700dik gora erakusle elkartuko ditu bere 25. edizioan, besteak beste, bioteknologiaren sektoreko konpainia liderrak, munduko enpresa farmazeutiko garrantzitsuenak eta 300dik gora erakunde, esaterako instituzio akademikoak, ikerketa zentroak eta gobernu agentziak. Hauek dira BIO Boston 2018 ekitaldian parte hartuko duten euskal ordezkariak:IMG PharmaGeroa Diagnostics, ViveBiotechOncomatryxStemtek TherapeuticsInnoprotBiobide,UPV/EHU eta SPRI TaldeaBIC Araba eta BIC Gipuzkoa zentroekin.

Aurreko edizioetan bezala, ICEXek antolatutako pabilioian kokatuko da euskal ordezkaritza, eta azokako partnering sisteman parte hartuko dute, non euskal erakundeek 200dik gora bilera egingo baitituzte kolaborazioak bilatzeko bioteknologiaren sektoreko munduko eragile garrantzitsuenekin.

BIO International Convention topaketaren egitarau zabalak hainbat ekintza barne hartzen ditu, hala nola: networking saioak, enpresen aurkezpenak, erakusketa gunea -munduko handiena sektore honetan espezializatutako ekitaldien artean- eta hainbat hitzaldi bioteknologia arloko joerei eta berrikuntza teknologiko guztiei buruz.

Euskadin 120tik gora konpainiak lan egiten dute  bioteknologiaren sektorean (diagnostikoa, dispositibo medikoak, farma-biotek eta osasun digitala) eta ikerketan jarduten duten hamar bat erakunde daude: unibertsitateak, ikerketa zentroak, teknologi zentroak eta ospitaleak. Sektore horrek, euskal ekonomiaren barruan gero eta garrantzi handiagoa duenak, 6.000 lagunetik gora enplegatzen ditu eta 1.000 milioi euro inguruko fakturazioa du urtean. Eusko Jaurlaritzak lehentasunezko esparru gisa identifikatu du RIS3-espezializazio adimenduneko estrategiaren barruan.

Azokaren azken edizioa San Diegon egin zen 2017ko ekainean. 74 herrialdetako 16.000tik gora ordezkari bildu ziren bertan, eta 41.000 partnering bilera baino gehiago egin ziren.

2018-10-29T09:29:11+00:00 12 ekaina 2018|

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ACEPTAR
Aviso de cookies