BIC Arabak enpresa-zerbitzu onenaren Innovation Saria jasoko du

Vodafonek eta Deiak emandako saria ostegunean, urriaren 10ean, banatuko da Guggenheim Museoan

Deia egunkariak Deia Innovation Sariak banatzen ditu urtero Vodafone enpresaren laguntzarekin; horren bidez, euskal enpresa-ehunak eta bertako erakundeek berrikuntzaren arloan egiten dituzten ahaleginak aitortzen ditu.

Bosgarren edizio honetan, BIC Arabak jasoko du Innovation saria, Enpresa Ekimenen Promozioa kategorian, Araban oinarri teknologikoa duten enpresa berrien sorkuntzan ekintzaileei emandako laguntzagatik.

Sari honek BIC Arabako lantaldeak egin duen lana aitortzen du, David Monterok zuzentzen duena. Hark jasoko du saria, ostegunean, urriaren 10ean, Guggenheim Museoan egingo den sari-banaketa ekitaldian.

BIC Araba 1988. urtean sortutako Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentro bat da. Eusko Jaurlaritzaren partaidetza du, SPRIren bitartez, baita Gasteizko Udalarena eta Arabako Foru Aldundiarena ere. Hasiera-hasieratik enpresa-ekimenak sustatzera bideratu du lana, enplegua suspertzeko eta jarduera ekonomikoari laguntzeko.

Hiru hamarkada hauetan, BIC Arabak oinarri teknologikoa duten 490 enpresa berritzaile sortzen lagundu du; halaber, proiektuaren hainbat fasetan eman die laguntza: bideragarritasunaren azterlana, laguntza publikoak kudeatzeko aholkularitza, enpresa-prestakuntza eta kokapena, besteak beste.

Gaur egun, lurralde osoko 132 enpresa-ekimeni ematen die laguntza, ideia sortzen denetik gauzatzen den arte. Horietatik 17 enpresa Arabako teknologia parkeko inkubagailuan daude kokatuta eta 74 pertsonari ematen diete lana. Oinarri teknologikoko sektoreetan, ingeniaritzan, IKTetan eta zerbitzu aurreratuetan prestakuntza sakona duten gazteek zuzentzen dituzte proiektu gehienak.

BIC Arabak, gainera, SPRI Araba Enpresa Digitala ekimena kudeatzen du; Santander Explorer Programaren Araba Explorer Space zentroa eta Gasteizko F2P Campusa koordinatzen ditu; Bind 4.0 azeleratzailea kudeatzen du, eta ekintzailetzaren arloan kolaborazio estua dauka Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Inizia Arabacampusen bitartez.

Horrez gain, Espainiako enpresa-mintegi nabarmenetakoa da, Funcas aurrezki-kutxen fundazioak urtero egiten duen txostenaren arabera. Ildo horretatik, urteak daramatza aztertutako bostehun zentroetatik lehenengo hamar onenen artean.

 

2019-10-07T09:21:38+00:00 7 urria 2019|

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ADOS
Aviso de cookies