BIC Arabak 40.000 eurorekin eta CERNeko teknologiekin sustatuko du enpresen sorrera eta dibertsifikazioa

  • Egungo egoera kritikoari aurre egiteko proiektuak bultzatu nahi ditu ekimenak
  • Genevako CERN laborategia ikerketa zientifikoko munduko erreferentzietako bat da

BIC Arabak deialdi bat egin du Ineustar-ekin lankidetzan egun munduko laborategi handiena den CERN teknologietan oinarritutako enpresa-ekimen berriak garatzen laguntzeko.

 

Genevan kokatutako zentro hori munduko ikerkuntza zentrorik garrantzitsuenetariko bat da eta teknologia-zerrenda luze bat garatzen du, negozio gisa ustiatzeko aukera emango dutenak.

 

Deialdi hori, #CERN2B challenge gisa etiketatua, enpresa-proiektuak dibertsifikatzeko aukera bat da ziurgabetasunez beteriko garai honetan. Gainera, enpresa berri bat edo start-up bat eratu nahi duten tituludun gazteak merkaturatzeko balioko du, arazo tekniko espezifiko bat konpondu beharko dutelako.

 

CERNen teknologiak –izen horrekin da ezaguna ikerketa nuklearrerako europar erakundea– hainbat alorretan aplika daitezke, hala nola, ingurumenean, aeroespazioan, medikuntzan, 4.0 industrian edo, are, kultura-ondarean. Beraz, biderkatu egiten dira hautagai izateko proiektu aukerak.

 

BIC Arabak, alegia Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak, deialdi hau abiarazi du Ineustar Zientziaren Industriako Espainiako Elkartearen eskutik, zeina CERNen Estatu mailako ekintzailetza-proiektuaren buru baita.

 

Ekainean zehar zabalik egongo da CERN teknologiari lotutako dibertsifikazio edo enpresa-proiektu berri bat aurkezteko epea. Proposamenik onenak CERN, Ineustar, UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta BIC Araba erakundeetako ordezkariek eratutako epaimahai baten aurrean negozio-plan bat garatzeko eta aurkezteko hautatuko dira.

 

Irabazleak Ineustar-Pioneers Basque Country programan sartuko dira, eta 40.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko dute. Horrez gain, CERNen eta Ineustarren laguntza teknologikoa eta BIC Arabaren enpresa-aholkularitza ere izango dute.

Ideiak aurkeztu edo informazio gehiago nahi duten pertsona eta enpresa guztiek www.bicaraba.eus/cern2bchallenge webgunean egin ahal izango dute.

BIC Araba sozietate publiko bat da, eta bertan Eusko Jaurlaritzak hartzen du parte SPRIren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren bitartez. Araban enpresa-ekimen berritzaileak eta oinarri teknologikokoak sortzea eta sendotzea bultzatzen du 1988. urtetik.

2020-06-08T12:07:33+00:00 8 ekaina 2020|

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ACEPTAR
Aviso de cookies