Basque Funtsa

Basque Funtsa 2018-01-11T16:41:01+00:00

desarrollo_economico_lateral_color

Eusko Jaurlaritzak BASQUE FUNTSA jarri du abian; funts hori, inbertsiorako erreminta berri bat da, 5 milioi euroko hornidura du, eta Enpresa Berritzaileen Zentroen laguntza duten euskal enpresa berritzaile berriei garatzen eta finkatzen laguntzeko da.

Funtsak bi tarte ditu, ibilbidearen urrats ezberdinetan dauden proiektuen beharrei erantzun ahal izateko.  I. tartearen bidez, enpresa sortzea erabaki eta berehalako une delikatuetan finantzatzen lagunduko dute; II. tartea, berriz, haratago doa, eta “heriotzaren ibarra” izeneko une arriskutsuak gainditu ostean, ondorengo hazkuntza-urratsetan finantzaketa-baldintzak hobetzen lagunduko du. Urrats honetan eskakizunak zorrotzagoak dira, baina kopuruak ere handiagoak izango dira.

Aukeratua izateko baldintzak eta jarduteko prozedura:

1) BASQUE FUNTSAREN I. TARTEA, AUKERATUA IZATEKO BALDINTZAK:

    • Aldez aurretik Ekintzaile programaren onuradun izatea, salbuespen moduan Erakundeen arteko Batzordeak kontrakoa erabaki dezake.
    • ETE osatu denetik gehien jota 3 urteko antzinatasuna izatea.
    • Industriarekin lotutako industria- edo zerbitzu-proiektu izatea, eta hazteko ahalmena izan beharko du.
    • Gutxieneko kapital soziala: 25.000€ (Ordainketa eginda eta diru ekarpenaren bitartez)

Gehigarri moduan, aukera dago ordaindutako kapitala kantitate handiagoa bada espezietan edota ekarpen ez-diruduetan egitea. SGCRPVk horrengoa izango du kontutan partaidetza kalkulua egiteko:

– Kapital sozialan egindago diru ekarpena
– Kapital sozialera espezietan egindako ekarpena
– igortze prima

  • Funtsaren ekarpena, kapitalarekiko partaidetzaren edo eta partaidetza-maileguen konbinazio bat da; enpresako sustatzaileek kapital sozialean duten ekarpenaren bikoitza izan daiteke, 100.000 euroko gehienezko mugarekin.

2) BASQUE FUNTSAREN II. TARTEA, AUKERATUA IZATEKO BALDINTZAK:

  • Aldez aurretik Ekintzaile programaren onuradun izatea. Salbuespen moduan Erakundeen arteko Batzordeak kontrakoa erabaki dezake
  • ETE osatu denetik gehien jota 5 urteko antzinatasuna izatea.
  • Industriarekin lotutako industria- edo zerbitzu-proiektu izatea, eta hazteko ahalmena izan beharko du; horren inguruan 3 kategoria daude:

Hazteko ahalmen handia

Aukeratua izateko baldintzak:

  • Gutxieneko kapital soziala: 200.000 €
  • Gutxieneko fakturazioa: 400.000 €
  • Gutxienez 3 urtean 10 enplegu sortzea.
  • Funtsarekiko ekarpena kapitalarekiko partaidetza edo eta partaidetza-maileguen konbinazioa izango da, eta gehien jota 400.000 eurokoa izan daiteke.

Hazteko ahalmena

Aukeratua izateko baldintzak:

  • Gutxieneko kapital soziala: 100.000 €
  • Gutxieneko fakturazioa: 250.000 €
  • Gutxienez 3 urtean 5 enplegu sortzea.

Funtsarekiko ekarpena kapitalarekiko partaidetza edo eta partaidetza-maileguen konbinazioa izango da, eta gehien jota 250.000 eurokoa izan daiteke.

JARDUTEKO PROZEDURA:

  • BICek onuradun izan daitezken proiektuen aurre-aukeraketa egingo dute.
  • SPRIri jakinaraztea zein izan diren aukeratutako proiektu horiek.
  • Proiektuak aurkezpen formala, eta SPRI eta dagokion Foru Aldundiari horren inguruko informazioa ematea.
  • Arrisku-kapitalak azterketa edo aurre-azterketa egingo du, kasuan-kasuan.
  • Aurreko urratsek gainditu dituzten proiektuek, lurralde bakoitzaren Erakundeen arteko Batzordera joango dira; SPRIk eta dagokion Foru Aldundiak osatzen dute aipatutako batzordea.  Erakunde biek kide-kopuru eta eskubide berberak izango dituzte batzorde horietan, eta Ekintzailetzako zuzendaria izango da presidentea; presidente horrek kalitatezko botoa du.  Arrisku-kapitaleko ordezkari bat gonbidatu gisa joan ahal izango da.
  • Erakundeen arteko Batzordeek proposatu egingo dute aurkeztutako proiektu bakoitzari zer laguntza-kopuru eman.
  • Azkenean onesten diren proiektuak, Arrisku-kapitaleko batzorde formalera eramango dira, eta hantxe erabakiko da zer behin betiko kopuru eman laguntzeko, zenbatekoa izango den kapitalarekiko partaidetza eta zenbatekoa partaidetza-kreditua, halakorik balego. Gainera, erabakiko du zer mekanismoren bidez jarriko diren funts horiek proiektuen esku adostutako baldintzak betez.
  • Arrisku-kapitalak beharrezko prozesuak egingo ditu proiektuetan parte hartzeko, eta kontseiluan ordezkapena eman ahal dio egokitzat jotzen duen eragileari.
  • Sei hilean behin edo urtean behin, Foru Aldundiei eta SPRIri proiektuen bilakaeraren berri emango zaie.
  • Betebeharrekoak betetzen ez badituzte, edo kapital-partaidetzari dagokionez, ezingo dira xedapen gehigarririk gertatu adostutako baldintzak bete arte, edo Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketak berariaz onesten ez badu.
  • Betebeharrak betetzen ez badira, eta partaidetza-maileguei dagokienez, jatorrizko finantza-kostuaren % 5 gehituko da, adostutako baldintzak betetzen diren arte.

 

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ADOS
Aviso de cookies