Gasteizko udalerrian enpresak sortzeko laguntza

Gasteizko udalerrian enpresak sortzeko laguntza 2019-06-28T10:50:19+00:00

Sustatzailea:

ayuntamiento

Helburua:

Enpresa berriek —Ekonomi Jardueren gaineko Zergan 2016ko uztailaren 1az geroztik alta emandakoak— gauzatzen dituzten proiektu eta inbertsioetarako emango dira laguntzak deialdi honen baitan.

Onuradunak:

Enpresa pribatuak: Vitoria-Gasteizen kokatzen diren  eta irabazi asmoko jardueraren bat egiten duten enpresa txikiak, edozein era juridikoa dutela.

Zenbatekoa:

Diruz lagun daitezkeen gastuen % 40ra arte.  Enpresa onuradun bakoitzari urteko eman ahal zaioen diru-laguntza gehien jota 8.000 eurokoa da.

Diruz lagun daitezkeen gastuak:

2018ko uztailaren 1etik 2019ko ekainaren 28era bitarteko aldiari —biak barne— dagozkion fakturak joko dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat, kontzeptu hauei dagozkielarik:

— Eratzeko gastuak: erregistroa, notarioa, aholkularitza, udalaren jarduera-lizentzia eskuratzeko proiektu teknikoak.

— Abiarazteko gastuak: bideragarritasun-azterlanak, markak erregistratzea, irudi korporatiboa eta web-orria diseinatzea, prototipoak diseinatu eta fabrikatzea.

— Enpresa sortzeko beharrezkoak diren aktibo finkoko elementuetako inbertsioak: diru-laguntza jasoko duen jarduerarako berariazko instalazio teknikoak, makinak eta proiektuari lotutako bestelako ekipamendu-ondasunak, lanabesak, altzariak, informatika-tresnak, ibilgetu immateriala (jabetza industriala, informatika-aplikazioak).

Eskatzeko epea:

ITXITA -Eskabideak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 3ean hasi ziren, eta ekainaren 28ean bukatu.

Araudia:

https://sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org/j30-01s/contenidoAction.do?lang=eu&locale=eu&idioma=eu&uid=u392039bb_13e8cad3e50__7ff6

Informazio gehiago:

bicaraba@bicaraba.eus

945298282

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ADOS
Aviso de cookies