LEGE-INFORMAZIOA

Lege-informazioa

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak xedatzen du informazio gizartearen zerbitzuak ematen dituzten guztiek nahitaez jarri behar dituztela eskura baliabideak, aukera emateko, bai zerbitzuaren hartzaileei, bai eskumenak dituzten organoei, bide elektronikoetatik sarrera izateko atal honetan ematen dugun informazio jakin batera, modu iraunkorrean, errazean, zuzenean eta doakoan.

www.bicaraba.eus web gunearen titularra ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, S.A. da. A01046937 IKF zenbakia du eta helbidea Albert Einstein kaleko 15. zenbakian, 01510 Gasteiz (Araba) da. 945 29 82 82 telefono-zenbakia du eta 945 29 87 10 faxa du. Helbide elektronikoa bicaraba@bicaraba.eus da.

ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, S.A. izena emanda dago Arabako Merkataritza Erregistroan (379 Tomoa, 62 Folioa, 3. Atala, VI-3362 Orria, 1. inskripzioa).

Web gunea erabiltzeko baldintzak

www.bicaraba.eus web gunea erabiltzeko orduan, erabiltzaileak lege-ohar hau, erabiltzeko baldintzak, pribatutasun politika eta web gune honetan dauden beste ohar eta agindu batzuk irakurri eta ulertu dituela, eta inolako mugarik gabe guztiak onartu dituela ulertuko da. Gainera, horiek guztiak ondo erabiltzeko konpromisoa gain hartuko du, legearekin, moralarekin eta ordena publikoarekin bat etorriz.

Erabiltzailea ez badago ados baldintza honekin, ez luke www.bicaraba.eus web gunea erabili beharko.

ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA S.A.k eskubidea du edonoiz web gune honetan agertzen diren edukiak, informazioak, moduak, erabiltzeko baldintzak, pribatutasun politikak eta beste lege-oharrak aldatzeko. Kasu horretan, erabiltzaileei jakinaraziko diegu web gunearen bidez edo informatzeko posta elektroniko bat bidaliz (hala eskatzen duenari), web gunea erabiltzen jarraitu nahi duten edo ez erabaki dezaten.

www.bicaraba.eus web gunean beste batzuen gune edo web orrietarako loturak ager daitezke, baina horiengan ez du inolako erantzukizunik izango ez baitu horren gaineko kontrolik. Hori dela-eta, erabiltzailea bere ardurapean soilik sartuko da eskaintzen duten edukira zein erabiltzeko baldintzetara.

Egilearen eskubideak eta jabetza intelektuala

Erabiltzaileak badaki eta onartzen du web gunean agertzen diren marka, izen komertzial, adierazgarri edo eduki guztiak, jabetza industrial eta intelektualeko eskubidea guztiak edo eta web gune horretan sartutako beste elementu guztiak ARABAKO BERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, S.A.ren edo beste hirugarren batzuen jabetzakoak soilik direla, eta tratu ekonomikoan soilik erabiltzeko eskubidea dutela. Web gunera sartzeak ez du inoiz esan nahi eskubide horiei, guztiei edo batzuei, uko egiten zaionik, horiek igortzen direnik, lizentzia ematen denik edo lagatzen direnik, berariaz aurkakoa esaten ez bada.

Aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, web gune honetako erabiltzaileek debekatuta dute web gune honen informazio edo edukia (guztia edo zati bat) erreproduzitzea, kopiatzea, lagatzea, banatzea, aldatzea edo horren gainean beste erabilerarik egitea aldez aurretik ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, S.A.ren baimena ez badute (idatzizkoa).

ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, S.A. bere web gunearen diseinu grafikoa osatzen duten elementuen, menuen, HTML kodearen, testuen, marken, logotipoen, koloreen konbinazioen, irudien, grafikoen eta beste edozein edukiren titularra da, baita edukien egituraren, aukeraketaren, antolaketaren eta aurkezpenaren titularra ere edo, edozein modutan, elementu horiek erabiltzeko behar duen baimena du. Ezingo da inolaz eta inon web gune honen edukia (osoa edo zati bat) erreproduzitu, ezta igorri, edo informazioa berreskuratzeko sistemaren batekin erregistratu ere, aldez aurretik aipatutako Entitatearen baimena ez baduzu (idatzizkoa).

Beraz, erabiltzaileak web gunea eta horren eduki eta zerbitzuak modu arduratsuan eta egokian erabili beharko ditu, legearekin, moralarekin, erabilera eta ohitura onekin, ordena publikoarekin, fede onarekin eta erabiltzeko baldintza orokorrekin bat etorriz, eta ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, S.A.ri dagozkion jabetza intelektualeko eskubideak modu arduratsuan errespetatuko ditu.

Erabiltzaileari berariaz debekatzen zaio web gunea helburu bidegabeekin, debekatuekin, edo beste batzuentzako kaltegarri diren helburuekin erabiltzea edo, edozein modutan, ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, S.A.ren marka, irudia edo ospe ona kaltetzeko moduan erabiltzea.

Aplikagarriak diren baldintzen arabera jasotako betebeharren bat betetzen ez badu erabiltzaileak eta horren ondorioz ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEAK, S.A. kaltetzen badu, erabiltzaileak berak erantzungo du sortzen diren kalte eta galera guztien aurrean.

Hori dela-eta, ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, S.A.k bere eskubideak aldezteko dagozkion lege-ekintzak burutu ahal izango ditu.

Datu pertsonalen babesa

www.bicaraba.eus web gunean ez da datu pertsonalik eskatzen. Baina erabiltzaileren batek gure harremanetarako helbidera (bic@bicaraba.eus) posta elektroniko bat bidaltzen badu, hark ematen dizkigun datu pertsonal guztiak gure fitxategietan sartuko ditugu; helburua, egindako eskaera, kontsulta, kexa edo iradokizuna behar bezala kudeatzea eta horri erantzutea da.

Datu horiek, datu pertsonalak babestearen inguruan uneoro indarrean dagoen araudia errespetatuz eta web gune honetan azaldutako pribatutasun politikarekin bat etorriz (erabiltzaileek hori irakurri beharko dute euren datuak eman baino lehen) tratatuko dira.

Komunikazio komertzialak eta kanpaina komertzialak

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak eta Informazioko Gizarte Bultzatzeko Neurrien abenduaren 28ko 53/2007 Legeak (eta Lege honek aurrekoa aldatu zuen) xedatutakoarekin bat etorriz, www.bicaraba.eus web guneko erabiltzaileei jakinarazten diegu ez diegula publizitaterik edo jakinarazpen komertzialik bidaliko posta elektroniko bidez edo antzeko beste komunikabide elektronikoren bidez aldez aurretik haiek eskatu ez badute edo horretako baimena eman ez badute.

ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, S.A.k publizitaterik edo mezu komertzialik bidaltzen badizu, mezu horiek “publizitatea” edo “publi” laburduraren bidez identifikatu ditu okerrik ez sortzeko.

Baina, erabiltzaileek informazio komertzialik ez dutela jaso nahi adieraz dezakete bitarteko elektronikoen bidez, bic@bicaraba.eus helbidera posta bat bidaliz.

Web gunearen titularraren erantzukizuna

ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, S.A.k ez du bermatzen edukietan birusik edo beste elementurik ez dagoenik, eta ez du inolako erantzukizunik izango web gunean nabigatzeagatik eskura daitezkeen informatika-birusek erabiltzaileen ekipoetan edo sistemetan sor ditzaketen kalteen aurrean.

Halaber, www.bicaraba.eus web guneko titularrak ez du kontrolatzen eta bermatzen web gunean jasotako elementu eta informazioetarako sarrera etengabea izango dela, horiek guztiak ondo ikusiko direla, deskargatu ahal izango direla edo erabilgarri izango direla, bere kontrolpean ez dauden faktore edo egoera batzuk galarazi, zaildu edo eten ditzaketelako. Gainera, zerbitzuan etenak edo atzerapenak badaude edo zerbitzuak gaizki badabil ez du ardurarik izango ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, S.A.ren kontrolpean ez dauden beste arrazoi batzuengatik gertatu bada, ezinbesteko arrazoiengatik bada edo erabiltzaileen erruzko edo engainuzko jarduera baten ondoriozkoa bada.

ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEAK, S.A.k ez du ardurarik izango www.ceia.eus web guneko erabiltzaileek jarritako eduki edo iritzien aurrean, ezta www.bicaraba.eus gunearen bilatzaileen edo loturen bidez sar gaitezkeen beste batzuen web guneen informazioaren ardura ere.

Adingabeek web gunea erabiltzea

www.bicaraba.eus web gunea adingabeentzat ez bada ere, gunean sar daitezke. Baina adingabe batek informazioa eskatu nahi badigu edo bere datu pertsonalak ematen badizkigu, bakarrik egin ahal izango du 14 urte baino gehiago baldin baditu. 14 urtetik beherakoen kasuan, eskaera adingabearen guraso-ahala duenak, tutoreak edo lege ordezkariak egin beharko du; azken honek, adingabearen izenean, enpresari datu pertsonalak tratatzeko baimena emango dio. Beraz, adingabeak ardurapean dituztenek gain hartuko dute ondoko ardura: ardurapean dituzten adingabeen adinaren arabera erabakiko dute web gune honetatik zein eduki eta zerbitzu diren egokiak.

ARABAKO ERABERRIKUNTZA-INDUSTRIALDEA, S.A.k ez du ardurarik gain hartuko adingabeek euren datuak ematen badizkigute aurreko paragrafoan adierazitako eskakizunak bete gabe.

Cookie-ak

Cookie-en politika ikusi “Cookie-ak” sailean.

Sare sozialen inguruko informazioa

Atal honen bidez, erabiltzaileei jakinarazi nahi diegu zein diren gure politikak datuak erabiltzeko eta tratatzeko gu agertzen garen sare sozialetan.

Facebook-i dagokionez, erabiltzailea gure orriaren zale egiten denean “Gustatzen zait” botoia sakatuz, baimena ematen digu bere datu pertsonalak Facebook-eko plataforma honetan soilik erabil ditzagun gure orria kudeatzeko eta gure jarraitzaileekin bi norabideetan izaten ditugun komunikazioetarako (chat, mezu edo Sare Sozialak orain zein gerora begira eskaintzen dituen beste komunikabideren bitartez egiten ditugun komunikazioetarako).

Baina tratamendu hori sare sozial horren pribatutasun politikaren pean egongo da. Erabiltzaileak ondoko loturan ikus dezake pribatutasun politika hori: http://www.facebook.com/policy.php. Zale eginez gero, gurekin bat egin duten kide edo jarraitzaileen zerrenda ikusi ahal izango dugu.

Gainera, jakinarazi beharra dugu erabiltzailea zale egiten bada, guk argitaratutako berriak bere horman ere agertuko direla eta, gurean zerbait esaten badu, gainerako zaleek ere hori ikusi ahal izango dutela (edukia, profilaren izena, eta izatekotan, argazkia ere). Dena dela, erabiltzaileak izango du Sare Sozialaren erabileraren ardura.

Erabiltzaileen datu pertsonalak ez ditugu erabiliko aurreko paragrafoetan adierazitako helburu ez diren beste batzuetarako, ezta sare sozialetik kanpoko beste informaziorik bidaltzeko ere.

Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko edo datu horiei aurka egiteko eskubideak direla-eta, DBLOk onartutakoak, Facebook-ek horretarako ematen dituen aukerekin bat etorriz baino ezingo dugu jardun. Erabiltzaileak eskubide horietakoren bat egikaritu nahi badu, haiengana zuzendu beharko da. Baina edozein unetan orrialdean baja har dezake; horretarako, “dagoeneko ez zait gustatzen” botoia sakatu beharko du eta zale izateari utziko dio. Horrela bada, ezingo genuke haren datu pertsonaletan sartu. Dena dela, Facebook-ek gure horman aldez aurretik egindako iruzkinak gorde ditzake.

Twitter-i dagokionez, erabiltzaile batek jarraitzen badu “jarraitu” botoia sakatzen, jarraitzen gaituzten pertsonei buruzko informazioan sartu ahal izango gara, zehazki, erabiltzailearen izena, argazkia (erabiltzaileak bere profilean argazkirik jarri badu) eta egindako iruzkinak edo “Tweet”ak ikusi ahal izango ditugu, baita zure profilean argitaratu duzun gainontzeko informazioa ere, hala nola, zein erabiltzaile jarraitzen dituzun eta zein jarraitzaile dituzun; baina informazio hori ez dugu erabiliko.

Twitter-en jarraitzen gaituzten erabiltzaileen datuak bakar-bakarrik erabiliko ditugu haiekin trukatzen ditugun “Tweet” edo mezuak kudeatu edo horiei erantzuteko.

Dena dela, erabiltzaileak izango du Sare Sozialaren erabileraren ardura.

Aplikagarri den legeria eta jurisdikzioa

www.bicaraba.eus web guneak indarreko arauak betetzen ditu, ondokoak, besteak beste: Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, DBLO garatzeko Araudia onetsi duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea.

www.bicaraba.eus web gunea dela-eta eztabaidarik edo gatazkarik sortzen bada, Espainiako legeria aplikatuko da eta Gasteizko Epaitegiek eta Auzitegiek izango dute ebazteko eskumena; gainera, aldeek berariaz egingo diote uko beste edozein foruri, halakorik balego.