noticias2

About noticias2

This author has not yet filled in any details.
So far noticias2 has created 16 blog entries.

Ideia berriak dituzten gazteentzako Explorer Gazte programaren deialdia irekita dago

2018-11-14T16:00:11+00:00 14 azaroa 2018|

BIC Arabak funts teknologikodun ideia berritzaileetan oinarritutako hogei proiektu hautatuko ditu. Bost hilabeteko aholkularitza jaso ostean, ekintzailerik onena hautatuko da, Silicon Valley-ra joango dena. Abenduaren 12ra bitartean irekita egongo da Explorer Gazte Programan parte hartzeko deialdia. Programa horrek talentua eta proiektu berritzaileen sorkuntza sustatzen du, ingurune digital ireki eta kolaboratibo batean. Deialdia 18 eta 31 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Ideiak dituzten gazteentzako Explorer Gazte Programa CISEk (Santanderreko Nazioarteko Ekintzailetza [...]

Inizia Arabacampusek hamar ikasle hautatuko ditu CERNen tailer batean parte har dezaten

2018-10-29T09:29:11+00:00 2 abuztua 2018|

UPV/EHUko eta Tampereko (Finlandia) unibertsitateko ikasleek ikerketa-zentro ospetsua bisitatuko dute Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako campuseko hamar ikaslek CERNeko fisiko eta ikerlariek garatutako azken teknologiak ezagutzeko aukera izango dute. CERN munduko ikerketa zientifikoaren alorreko zentro handien eta onenetarikoa da. Jarduera datorren azaroan egingo da, eta funtsezko ikerketak pertsonen bizitzan duen eragina erakusteko asmoa duen proiektu pilotu baten barruan kokatuta dago.CERNen IdeaSquare instalazioak darama aurrera programa, CBI@Basque Country University [...]

Dryfing proiektuak Explorer Araba programaren lehen saria lortu du

2018-10-29T09:29:11+00:00 26 ekaina 2018|

Proiektuaren sustatzailea, Naia Espinosa, Silicon Valley-ra joango da eta sari nazionala lor dezake Dryfing proiektua Naia Espinosa arabar gazteak egin du eta Arabako Explorer Programaren irabazlea izan da. Ekimena CISEk (Centro Internacional Santander Emprendimiento – Ekimenerako Nazioarteko Santander Zentroa) bultzatu du eta Espainiako 53 zentrotan garatzen da, besteak beste Araba Explorer Space zentroan. Lurralde honetan BIC Arabak, Arabako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroak, koordinatzen du, SPRI taldearen laguntzaz. Programa hori lehen [...]

BIC Arabak Explorer Gazte Programa abian jarriko du hamarna ideia berritzailerekin

2018-01-31T14:00:09+00:00 31 urtarrila 2018|

Gazte ekintzaileek aholkularitza jasoko dute bost hilabetez eta proiektu onena Silicon Valleyerako egonaldiarekin sarituko dute Explorer Gazte Programaren zazpigarren edizioa hasi da BIC Araban, hamar proiektu berritzaile aukeratu ondoren. Ideiak dituzten gazteentzako Explorer Gazte Programa CISEk (Santanderreko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroak) sustatutako ekimen bat da. Espainiako berrogeita hamar bat zentrotan garatzen da, besteak beste, BIC Araban, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroan, SPRIren laguntzarekin. Programa hori lehen Yuzz izenarekin ezagutzen zenaren bilakaera [...]

INIZIA 2017 sarien banaketa

2017-12-01T11:25:23+00:00 1 abendua 2017|

3 D digitalizaziorako estudio bat sortzeko proiektuak irabazi du Arabako Campuseko INIZIA sarien 7. edizioa Iván Igartua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko errektoreordea buru izan den ekitaldian, UPV/EHUko Arabako Campuseko Unibertsitateko Ekintzaile INIZIA sariak, 7. ediziokoak, banatu dira. David Montero Araba BICeko zuzendariak eta Arantza Beitia Arabako Campuseko Garapenerako zuzendariak lagunduta egon da ekitaldian errektoreordea. Deialdia INIZIA Arabacampus programatik dator, bertan  biltzen baitira hainbat jarduera kultura ekintzailea [...]

Garma Z enpresak, BIC Arabaren babesarekin, 3D gorputz-eskanerra aurkeztu du, pertsonak eta animaliak segundo bat baino gutxiagoan digitalizatzea ahalbidetzen duena

2017-11-17T09:10:56+00:00 17 azaroa 2017|

Horiek horrela, gorputz osoen 3D modelaketa digitalaren eta eskaneaketaren aitzindari bilakatu da Euskadin. Azken bi urteetan garatu den proiektu honen helburua da pertsonak azkar eta modu eraginkorrean digitalizatzeko beharrari erantzutea. Eredua lortu ostean, hainbat materialetan inprimatu daiteke, errealitate birtualeko plataformetan edo bideojokoetan sartzeko. Eskanerra erabat sinkronizatuta dauden 142 kameraz osatuta dago; horien bidez pertsona baten gorputzaren irudia hartzeko beharrezkoa den informazio guztia zehaztasun osoz jasotzen da. Horrez gain, eskaneatzeko abiadura [...]

Ideia berriak dituzten gazteentzako Explorer Gazte programaren deialdia irekita dago

2017-11-14T09:49:23+00:00 14 azaroa 2017|

BIC Arabak funts teknologikodun ideia berritzaileetan oinarritutako hogei proiektu hautatuko ditu. Bost hilabeteko aholkularitza jaso ostean, ekintzailerik onena hautatuko da, Silicon Valley-ra joango dena. Abenduaren 8ra bitartean irekita egongo da Explorer Gazte Programan parte hartzeko deialdia. Programa horrek talentua eta proiektu berritzaileen sorkuntza sustatzen du, ingurune digital ireki eta kolaboratibo batean. Deialdia 18 eta 31 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Ideiak dituzten gazteentzako Explorer Gazte Programa CISEk (Santanderreko Nazioarteko Ekintzailetza [...]

Yuzz programa Araban 20 ekintzaile gazteren bila dabil beste edizio baterako

2017-03-17T19:52:48+00:00 5 abendua 2016|

Izena emateko epea luzatua ABENDUAK 14rarte Abian da YUZZ “Ideiak dituzten Gazteak” Programako deialdia, Santander Emprendimiento Nazioarteko Zentroak (CISE) antolatua, BIC Araba-ren (Arabako Eraberrikuntza – Industrialdea) babesarekin, Banco Santanderren laguntzarekin eta Eusko Jaurlitzaren laguntzarekin SPRIren bidez. 18 eta 31 urte bitarteko gazteei zuzenduta programa honen bidez, bost hilabeteko laguntza (2017ko urtarriletik 2017ko maiatzera arte) trebakuntza eta aholkularitza eskaintzen da ideia berritzaileetan oinarritutako negozio-planak gauzatzeko. Ideia horiek teknologia oinarria dute [...]

Rafael del Pino fundazioak ematen duen proiektu teknologiko onenerako saria lortu du OPTIMUS 3D SL-k errendimendu handiko enpresak bizkortzeko Lazarus programaren barruan

2017-03-17T19:52:48+00:00 18 maiatza 2016|

OPTIMUS 3D SL “startup”ak, BIC Arabako enpresa berritzaileen hazitegian (Arabako Teknologi Parke) kokatzen denak, Rafael del Pino Fundazioaren saria jaso du proiektu teknologiko onena izateagatik, errendimendu handiko enpresak bizkortzeko Lazarus programaren barruan. Caja Rural de Castilla la Manchako Berrikuntza eta Ekintzailetza Fundazioak sustatu du aipatutako programa. 2015eko azaroan, aukeratu zuten, beste 11 proiekturekin eta enpresarekin batera, estatu osoan aurkeztu ziren 232 proiektu eta enpresen artean. Rafael del Pino Fundazioa nazioarte mailan ezaguna da enpresa-zuzendariak trebatzen laguntzen duelako [...]

Ekinduz 2016 Lehiaketa

2017-03-17T19:52:49+00:00 23 otsaila 2016|

Ekinduz Inizia programa delakoaren jarduera berria da kultura ekintzailea Arabako Campusean bultzatzeko. Inizia programatik gonbidatzen zaitugu joko dibertigarri honetan parte hartzera. Ekintzailetzari buruzko prestakuntza jaso eta haren gaineko xehetasun bitxiak eta erakargarriak deskubrituko dituzu. Eta, bestalde, sariak ere jasotzeko aukera izango duzu (1. saria: 600€/bikoteak, 2.a: 300€/bikoteak, 3.a 100€/bikoteak). Ez dago ekonomialaria izan beharrik, ezta inoiz nagusirik gabe lan egitea planteatu izan beharrik ere. Nahikoa da zure pertsonaia aukeratu [...]

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ADOS
Aviso de cookies