ANCES Open Innovation-en edizio berria

 

ANCES Open Innovation berrikuntza programa baten bigarren edizioa da. Programa hori ANCESen eskutik iritsi da, Enpresa eta Berrikuntzari buruzko Europako Zentroen Nazio Elkartearen eskutik, alegia.

11 enpresa traktore nagusik erronkak zuzenduko dizkiete start-up direlakoei, hau da, oinarri teknologikoa duten enpresa gazte berritzaileei, aurkeztutako aukerarik onena hautatze aldera. Aukera horiek produktuak, zerbitzuak edo proiektuak izan daitezke.

Enpresa traktoreen erronkei erantzuteko proposamenak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 18an amaituko da. Izena eman beharko da honako web orrialde honetan: www.ancesopeninnovation.com

Enpresa traktoreak honako hauek dira: Capsa Food (Central Lechera Asturiana), Central de Reservas, CEU Business School, Enagás, Ferrovial, Gonvarri, Grupo Fuertes (El Pozo), Iberdrola, J. García Carrión, Liberbank eta Soltec. Enpresa horiek guztiak liderrak dira euren esparruak osatzen dituzten hainbat sektoretan, besteak beste: industrian, finantzetan, garraioan, nekazaritza-elikaduran, energian, telekomunikazioetan, eraikuntzan eta turismoan.

Enpresek proposatutako erronkak ekonomia berriaren joera globalen esparruari dagozkio, besteak beste, digitalizazioari, 4.0 industriari, ekonomia zirkularrari eta energia berriztagarriei; horrez gain, negozio-eredu berriei, produktu berriei edo teknologia berriak hainbat prozesutan, adibidez, sentsoreetan, inteligentzia artifizialean, big data delakoan edo gauzen Interneten egokitzeari daude lotuta.

2019-03-06T09:22:17+00:00 6 martxoa 2019|

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ADOS
Aviso de cookies