Álava InterKOOP

Álava InterKOOP 2019-06-28T11:13:06+00:00
Sustatzailea:

LogoDFA_2 pequeño

Helburua:

Laguntza ematea Arabako enpresa txiki eta ertainen nazioartekotze prozesuetan lankidetza sustatzeko proiektu eta/edo ekintzak egiteko, bai eta Arabako enpresek lankidetzan jardun dezaten ere, kanpora batera irten daitezen. Horretarako, dirulaguntzak emango dira, lehiaketa bidez

Onuradunak:

a) Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten enpresa txiki eta ertainek (ETE), beren osaera juridikoa edozein dela ere, ekoizpen edo zerbitzu zentroren bat Arabako Lurralde Historikoaren barruan daukatenek. Sortu zenetik eskaera egiten duen egunera gutxienez urtebete igaro behar da.
b) Trakzio erakundeek, Arabako ETEei nazioartekotze prozesuan laguntzeko proiektuen buru direnek. Trakzio erakundeek ere Araban izan behar dituzte sozietatearen egoitza eta zerga egoitza. Hala ere, betebehar horretatik kanpo geratuko dira zientzia eta teknologiaren euskal sareko eragileak; horientzat nahikoa izango da ekoizpen edo zerbitzu zentro bat Araban izatea.

Zenbatekoa:

 a) ETEen lankidetza proiektuetarako edo enpresen nazioarteko sustapenean egiaztatzeko moduko esperientzia duten irabazteko xederik gabeko erakundeen proiektuetarako: proiektu bakoitzeko 40.000 euro urtean.
b) Trakzio erakundea buru duten lankidetza proiektuetarako: proiektu bakoitzeko 120.000 euro urtean.
c) Nazioarteko lehiaketa edo lizitazio proiektuetarako: proiektu bakoitzeko 10.000 euro urtean.

Diruz lagun daitezkeen gastuak:

a) Lankidetzan jardungo duten ETEak

— Arabako ETEen arteko lankidetza prozesuak, nazioarteko bihurtzea helburu dutenak (hasierako fasea zein merkatu berrietara sartzea).

— Honako hauek egitea: nazioartekotze plan estrategikoak, merkatu azterketak, bideragarritasun tekniko-ekonomikoa, marketina eta abar.

— Aholkularitza ematea gai hauetan: legeak, zuzenbidea, zergak, finantzak eta abar.

— Produktuaren homologazio teknikoak eta egiaztapenak, tokiko merkatuetan.

b) Trakzio erakundeak

— Trakzio erakundeak aholkularitza ematea ETEei, kanpora irekitzeko eta merkatu eta jarduera berrietara gerturatzeko planetan.

— Enpresen arteko lankidetza ekintzetan laguntzea, kanpo merkatuetara sartzeko estrategiatzat hartuta.

— Trakzio erakundeak ETEei lagun egitea merkatu berrietara hurbiltzean eta dibertsifikatzean.

— Nazioarteko egitura plataformetara sartzea.

— Aliatu edo laguntzaile izan daitezkeenen edo Arabako enpresen nazioarteko bazkideen alderantzizko misioei loturiko ekintzak.

— Oro har, Arabako ETEei kanpora irekitzen lagunduko dieten ekintzak.

Eskatzeko epea

ITXITA (Irekita apirilaren 1era arte)

Araudia

https://www.araba.eus/cs/Satellite?c=DPA_Procedimiento_FA&cid=1224025292094&pageid=1193045603658&pagename=DiputacionAlava%2FDPA_Procedimiento_FA%2FDPA_procedimiento

Informazio gehiago:

bicaraba@bicaraba.eus

945298282

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ADOS
Aviso de cookies