Ideia berriak dituzten gazteentzako Explorer Gazte programaren deialdia irekita dago

BIC Arabak funts teknologikodun ideia berritzaileetan oinarritutako hogei proiektu hautatuko ditu.

Bost hilabeteko aholkularitza jaso ostean, ekintzailerik onena hautatuko da, Silicon Valley-ra joango dena.

Abenduaren 12ra bitartean irekita egongo da Explorer Gazte Programan parte hartzeko deialdia. Programa horrek talentua eta proiektu berritzaileen sorkuntza sustatzen du, ingurune digital ireki eta kolaboratibo batean. Deialdia 18 eta 31 urte arteko gazteei zuzenduta dago.

Ideiak dituzten gazteentzako Explorer Gazte Programa CISEk (Santanderreko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroak) sustatutako ekimen bat da. Espainiako berrogeita hamar bat zentrotan garatzen da, besteak beste, BIC Araban, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroan, SPRIren laguntzarekin. Aurreko zazpi edizioetan, ekimen honen 104 proiektuk Araban jaso dute babesa. Horietako askok euren enpresa-jarduera garatu dute, besteak beste, honako hauek: Jakincode, Keinoby, Bihartech, Erle Robotics, Acert Energético, Kwido eta Seeyouzoom

BIC Arabak funts teknologikodun ideia berritzaileetan oinarritutako hogei hautagaitza hautatuko ditu. Bost hilabetez, 2019ko urtarriletik maiatzera, ekintzaileek babesa, prestakuntza, eta aholkularitza jasoko dute BIC Arabako eta SECOTeko negozio planetan eskarmentua daukaten teknikarien eskutik. Horrez gain, parte hartzaileek lan egiteko toki bat izango dute BIC Arabaren instalazioen barruan, Arabako parke teknologikoan.

Prestakuntza-aldi horren ostean, epaimahai espezializatu batek proiekturik onena hautatuko du. Hala, ekintzaile irabazleak Silicon Valleyn egonaldi batez gozatzeko aukera izateaz gain (munduko berrikuntza-ekosistemarik handiena), diruzko sari bat eskuratu ahal izango du, ideiaren martxan jartzea finantzatzeko. Halaber, Arabako lehenengo hiru sailkatuek doako espazio bat izango dute BIC Araban sei hilabetez, euren proiektuak garatu ditzaten.

EY Fundazioaren laguntzari esker, Explorer programaren baitan Woman Explorer Award saria emango da: emakume ekintzaile batek zuzendutako proiekturik onena finantzatzeko 20.000 euro. Horrez gain, Indrak sustatutako Disruptive Technology Explorer Award berrikuntza-saria ere emango da: 3.000 euro eta Indraventureseko adituen aholkularitza negozio-proiektu berritzaileenarentzat.

Izena eman

Oinarriak

2018-11-14T16:00:11+00:00 14 azaroa 2018|

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ADOS
Aviso de cookies