32 startup eta 33 enpresa traktorek 4.0 industriaren 44 proiektu berri bultzatuko dituzte BIND 4.0 programaren hirugarren edizioan

Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldeak eta Euskadiko enpresa nagusiek zuzendutako BIND 4.0 azelerazio-programaren hirugarren edizioa 2019ko urtarrilaren 11an hasiko da.

BIND 4.0 programan parte hartu duten 40 enpresa traktoreak era aktiboan parte hartu dute hautespen prozesuan, hautagai ziren 524 startup-ak aztertuz eta ebaluatuz eta haien interesekoak direnekin Programan garatu beharreko proiektuaren irismena eta baldintzak negoziatuz.

Programa arrakastatsu honen edizio berrian, nazioarteko erreferentziazko 33 enpresa traktorekin lan egingo duten 32 startup-ek parte hartuko dute.

Programaren 6 hilabeteetan, startup-ek eta enpresa traktoreek batera lan egingo dute 4.0 industriaren teknologia berrien 44 proiektu berrien garapenean.

Hirugarren edizio honetako berritasun gisa, Osasunaren Teknologien sektorearen sarrera gauzatuko da, Eusko Jaurlaritzak RIS3 Espezializazio Adimentsurako Estrategian ezarritako lehentasunekin bat eginik. Horrela, Euskadiko osasunaren sektoreko 8 enpresa traktorek 7 startup-ekin lan egingo dute 10 proiektu berritzaileen garapenean.

Azelerazio-programa BIC Enpresa eta Berrikuntza Zentroekin eta Foru Aldundiekin elkarlanean garatzen da eta Amazon Web Services, Microsoft eta Siemens bezalako laguntzaile handien babesa dauka.

Azeleratzaile publiko-pribatu arrakastatsua berrikuntza irekirako plataforma zabal eta sendoa da, startup-ak euskal industria ekosisteman garatzea sustatzen duena eta Euskadin ezarritako industria-enpresen eraldapen digitalean laguntzen duena.

Industria 4.0ren arloko startup-en euskal azeleratzaile publiko-pribatua den BIND 4.0 programaren hirugarren edizioak bere hautespen prozesua bukatu du. Horrela, enpresa laguntzaileek 64 herrialde ezberdinetako 524 hautagaietatik 44 proiektu garatzeko 32 startup hautatu dituzte guztira. Hautatutako proiektuak manufaktura aurreratuaren (23), energiaren (11) eta osasunaren (10) eremuetakoak dira. Nabarmengarria da aurten lehenengo aldiz programan parte hartzen duen osasunaren sektorean dagoen proiektu kopuru handia, Eusko Jaurlaritzak RIS3 Espezializazio Adimentsurako Estrategian ezarritako lehentasunekiko bateratzea gauzatzen direnak.

Proiektuen eremu teknologikoari dagokionez, desagregazioa ondorengo hau da: Internet of Things(11), Big Data (11), Manufaktura gehigarria (7), Zibersegurtasuna (6), Errealitate areagotua / Errealitate birtuala (3), Adimen artifiziala (2), Wearables (2), Infragorriaren espektroskopia (1) eta Energiaren birkarga (1).

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta SPRI Taldeak sortutako eta kudeatutako programa honen edizio berri honetan hautatutako 32 startup-etatik, 19 Euskadikoak (% 59) eta 13 kanpokoak dira (% 41). Kanpokoetatik, 8 Estatuaren beste tokietatik datoz (Bartzelonako 2, Balentziako 2, Madrilgo 1, A Coruñako 1, Malagako 1 eta Asturiaseko 1) eta 5 atzerrikoak dira, Alemaniatik, Erresuma Batutik, Txekiar Errepublikatik, Indiatik eta Turkiatik etorritakoak.

Hautatutako startup zerrenda hau da:
Addilan
Atelei
Bioscan Research
Bead Technologies
Coating technologies – Ctechnano
Differengin
Eave
EnergySequence (Bettergy)
Engidi
FlyThing Technologies
Hdiv Security
Iddo Technical Solutions
Immersia Data Visualization
Iomed Medical Solutions
JakinCode
Ludus
Naru Intelligence Solutions
Neosentec
Neuron soundware
Niceveri Systems
Opencloud Factory Industrial Cybersecurity
Oretek
Osasen Sensores
Patia
Persei Vivarium
SamyLabs
Tumaker
Tyris Software
Veltium Smart Chargers
Vixion Connected Factory
Witrac Comunicaciones Inteligentes
Xabet

Urtarrilaren 11an hasiko den hirugarren edizioan parte hartuko duten startup-ek proiektuko 40 industria-enpresetako 33rekin batera lan egingo dute: ABB, AERNNOVA, ALCOR, ARCELOR MITTAL, BATZ, BRIDGESTONE, BTI, CAF, CIE AUTOMOTIVE, CIKAUTXO, DANOBAT GROUP, EGILE, EUSKALTEL, FAES FARMA, FAGOR EDERLAN, GESTAMP GROUP, GRUPO ELECNOR, IBERDROLA, IMQ, KERALTY, MAIER, MERCEDES BENZ, MICHELIN, MONDRAGON BDC, ORONA, QUIRÓNSALUD, REPSOL – PETRONOR, RPK, SENER, SIDENOR, TUBACEX, ULMA eta VIUDA DE SAINZ.

BIND 4.0 programa

BIND 4.0 azelerazio-programa bat da eta 24 asteko iraupena du. Programa horretan parte hartzen duten startup-ek 150.000 €-ra arteko ordainsaria duen proiektu bat garatzeko aukera dute, industria-enpresa laguntzaileekin batera, eta, horretarako, laguntza-zerbitzuz eta jardueraz osatutako programa trinko bat dute eskura.

BIND 4.0 programak helburu bikoitza du: Startup-en ikuspegitik, edozein azeleratzailek eskaintzen dituen ohiko zerbitzuez baliatzeko aukeraz gain (lan-espazioak, prestakuntza, mentoring-a, diru-laguntzak, finantzaketa…), BIND 4.0 programak aukera ematen die programako enpresa laguntzaile batekin edo batzuekin lanean hasteko, betiere bezero-hornitzaile formatu batean, hau da, ordaindutako kontratu bidez.

Enpresa laguntzaileen ikuspegitik, programari esker, 4.0 industriaren esparruko munduko startup berritzaileenak ezagut ditzakete; hartara, haien talentua, teknologia edota soluzioak kontrata ditzakete eta, bide batez, enpresaren lehiakortasuna hobe dezakete.

Euskadi, ekintzailetza teknologiko eta aurreratuaren erreferente

BIND 4.0 Euskadi ekintzailetza aurreratuaren munduko mapan kokatzea helburu duen herri-apustu estrategiko bat da. Enpresa-garapenerako Euskal Agentziak (SPRI) programa hau garatzen du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarentzat, BIC Enpresa eta Berrikuntza Zentroen eta Foru Aldundien laguntzarekin. BIND 4.0 programa publiko-pribatua da eta horrek bereizten du beste startup azeleratzaile batzuengandik; gainera, maila goreneko industria-bezeroei startup-ak helaraztea bermatzen duen munduko lehen azeleratzailea da.

2019-01-07T13:34:33+00:00 7 urtarrila 2019|

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ADOS
Aviso de cookies