2016, Apirila 22

Ramiro González Arabako diputatu nagusia BIC Arabako Mizar enpresan izan da

Pilar García de Salazar diputatu nagusiordea lagun, Arabako enpresa sektorearen beharrak eta lehentasunak zein diren jakiteko sektore horrekin lurralde osoan egiten ari den bilerei jarraipena eman die horrekin

Gasteiz, 2016ko apirilaren 22a. Ramiro González Arabako diputatu nagusia eta Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua Arabako Teknologi Parkeko BIC Arabara joan dira gaur goizean, Mizar Additive Manufacturing SL enpresaren instalazioak ikustera.

Horrekin, jarraipena eman diete foru gobernua Arabako enpresa sektorearekin lurralde osoan egiten ari den bilerei, zeinek helburu baitute bertatik bertara ezagutzea enpresen ezaugarriak, ekoizpen prozesuak, beharrak eta lehentasunak, bai eta foru erakundearen laguntza eskaintzea ere.

MIZAR konpainia Grupo Alcor taldekoa da, eta nagusiki piezak egiten ditu Additive Manufacturing (AM) deritzon teknologiaren bitartez. Teknologia hori fabrikazio kontzeptu berria da, zeinetan materiala era kontrolatuan eta geruzaz geruza jartzen baita behar den tokian bakar-bakarrik, hasieran hiru dimentsioko ereduan zehaztutako geometria lortzeko.

Prozesu horrek beste aukera bat eskaintzen du produktuak diseinatu eta garatzeko, eta berrikuntza tekniko handiak egitea ahalbidetzen du hainbat sektoretan, besteak beste sektore aeroespazialean eta mediko sanitarioan. Prozesu horretan lortzen den espezializazioari eta trebakuntzari esker, buru dira beren sektorean Espainian, eta hirugarren tokian daude Europan. Gainera, berriki, Mizar Additivek saria lortu du Arabako Enpresarien sindikatuak (SEA) eta Arabako Teknologia Parkeak berak ematen dituzten Arabako Berrikuntzarako Sarietan.

Ramiro González diputatu nagusiak bisitan adierazi duenez, “Araban ditugun enpresa berritzaileen adibide bat da hau, eta horixe da ekonomia lehengoratu dadin lortzeko funtsezko bideetako bat. Berrikuntzari laguntzeko dena ematen ari da Arabako Foru Aldundia”.

Bestalde, Gaizka Grajales Mizar enpresako lehendakariak eredu berri horrek eskaintzen dituen aukerak eta duen ahalmena nabarmendu ditu; izan ere, eredu berri horrek “aukera ematen digu pieza pertsonalizatu oso zehatzak fabrikatzeko, orain arte inoiz ikusi gabeko malgutasun, ekonomia eta azkartasunez”.[:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]

PARTEKATU