2017, Maiatza 24

Arabako enpresek osasun sistema publikoarekin eginiko elkarlanaren esperientziak kontatuko dituzte

Arabako Parke Teknologikoak jardunaldi bat egingo du hilaren 30ean (asteartean), besteak beste, Innosasun programa aurkezteko

 Enpresa teknologikoen eta Euskadiko osasun sistema publikoaren artean eginiko elkarlanari esker, berrikuntza interesgarrien garapena eta enpresako hainbat proiekturen garapena bultzatu da.

Araban, lankidetza horren hainbat adibide daude, eta maiatzaren 30ean (asteartean) jarriko dira ikusgai Arabako Parke Teknologikoko eraikin nagusian egingo den jardunaldian. Parke teknologikoak antolatu du jardunaldia, BIC Arabarekin batera.

Hain zuzen ere, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (BIC Arabak) babesten dituen lau enpresek Euskadiko osasun sistemarekin elkarlanean aritzeko hainbat proiektu garatu dituzte.

Optimus 3D fabrikazio gehigarriaren bidez soluzio integralak ematen espezializatuta dago, eta Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioarekin –BIOEF– elkarlanean aritzen da mugitu gabe egon behar diren eta patologia kronikoak dituzten pazienteentzat bioferula pertsonalizatuak garatzen. Bestalde, aho-osasunari dagokionez, zurrungen aurkako apositua atera ondoren, produktua apneetan eraginkorra ote den frogatzeko azterketa kliniko bat egiten ari da Aposbuc. I+Med berrikuntza proiektuan (medikamentuak bideratzea ahalbidetzen duten nanohidrogeleak) ere AUOren laguntza jasotzen du kirurgia ortopedikoaren programa perioperatorioak garatzeko. Baina elkarlan guztiak ez daude esparru biosanitarioaren barruan sartuta, adibidez, Globe Testing enpresaren kasuan.Azken horrek Osakidetzarako segurtasun sistema bat aplikatu du errezeta elektronikoa garatzeko.

Start up horiek guztiek beren proiektuak azalduko dituzte, eta Arabako Parke Teknologikoan dauden beste lau enpresek ere haien esperientziaren berri emango dute. Hauek dira lau enpresa horiek: Galenic App, Capstesia aplikazioa garatu duena, eta horren bidez AUOn balioztatzeko ikerketa bat egin duena; Alcor Health enpresa taldea, hainbat proiektu egin dituena, bai medikuntzako irudien esparruko softwarea garatzeko, bai plangintza kirurgikoan neurrira egindako soluzioetan, BioCruces-en eta BioDonostia-ren laguntzarekin; Praxis Pharmaceutical, Neurofar proiektuaren bidez hainbat kasu azalduko dituena BIOEFekin batera eta -ekin (enpresako saio klinikoetarako medikazioa prestatzeko zerbitzuak) batera.

Jardunaldi horretan, BIOEFen Innosasun programa aurkeztuko dute. Laguntzeko mekanismo bat da, eta, horren bidez, elkarreragina eta elkarlana bultzatuko da Euskadiko osasun sistemaren eta I+G+B esparruko enpresen sektorearen artean.

Bestalde, BioAraba Osasun Ikerketako Institutuak Ikerketa eta Berrikuntzaren XVIII. Jardunaldietan (azaroan izango dira) egingo diren ekintzen eta xehetasunen berri emango du

Jardunaldiaren izena hau izango da: “Euskal Osasungintza Sistemak eta enpresek nola elkarri eragin eta elkarrekin lan egin ” Maiatzak 30ean izango da, 9:30etik 13:30era, Arabako Parke Teknologikoko eraikin nagusuan. Izena emateko: http://www.spri.eus/eu/eventos/euskal-osasungintza-sistemak-eta-enpresek-nola-elkarri-eragin-eta-elkarrekin-lan-egin

PARTEKATU